Artzibarko Udalak, 2025eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki du Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) onestea, Nuño Mardones Fernández de Valderrama, Diana Jurado Fernández eta Marta Cabezón Perez arkitektoek egindakoa, eta jendaurrean paratzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, haren edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko. Epe horretan, edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu LOEEaren agiriak, udal bulegoetan eta Artzibarko Udalaren web-orrian: https://www.valledearce.com/plan-general-municipal/.
Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Artzibarren, 2025eko abuztuaren 14an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2510980
