Site icon Valle de Arce – Artzibar

Euskararen ezagutza 2024-2025

Nafarroako Gobernuak, udaletako Euskara Zerbitzuekin eta euskaltegiekin batera, 2024/2025 ikasturterako helduentzako euskarazko matrikulazio kanpaina jarri du abian. Euskara, gaztelaniarekin batera, Nafarroako berezko hizkuntza da, eta herri askotan erabiltzen da. Hizkuntza ofiziala da, gainera, lurraldearen zati batean.

Euskarak milioi bat hiztun baino gehiago ditu, eta horietatik 135.000 inguru Nafarroan bizi dira. Hiru gaztetik batek daki euskaraz.

Euskara presente dago Nafarroako gizarte eremu guztietan: Hezkuntzan, hedabideetan, administrazioan, kirolean… eta, zalantzarik gabe, bere kulturaren ezinbesteko elementua da.

Euskara jakitea ere balio erantsia da enplegagarritasunerako, eta beste erkidego batzuetatik Nafarroara iritsi diren pertsonak gizarteratzeko bidea da.

Nafarroan, eskualde guztietan daude euskara irakasteko zentroak edo “euskaltegiak”, eta, urtero, bost mila pertsona heldu baino gehiago matrikulatzen dira zentro horietan, euskara arrakastaz ikasiz. Ikastetxeak herriz herri kontsultatzeko:

https://www.euskarabidea.es/euskara/nafarroako-euskaltegiak

Artzibarko Udalak helduen artean euskara ikastea bultzatzen du eta diru-laguntzak eskaintzen ditu. Laguntza horiek irailean eskatu behar dira, 1etik 30era, biak barne.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/19/5

Nafarroako Gobernuak ere ematen ditu laguntzak, eta bateragarriak dira Nafarroako herri askotako udalek ematen dituztenekin.

https://www.euskarabidea.es/euskara/laguntzak-ikastaroetarako

Exit mobile version