{"id":7780,"date":"2018-05-08T19:48:44","date_gmt":"2018-05-08T17:48:44","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=7780"},"modified":"2020-02-04T17:31:48","modified_gmt":"2020-02-04T16:31:48","slug":"exposicion-navarrorum-dos-mil-anos-de-documentos-navarros-sobre-el-euskera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/actualidad\/exposicion-navarrorum-dos-mil-anos-de-documentos-navarros-sobre-el-euskera\/","title":{"rendered":"NAVARRORUM Erakusketa, euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea."},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h4>\u00a0AURIZKO kultur etxea<\/h4>\n<p>Maiaitzaren 6tik 19ra<\/p>\n<p>Ordutegia: 12:00-14:00 \/ 18:00-20:00 (igandean itxita)<\/p>\n<h4>Euskaren gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea<\/h4>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong>NAVARRORUM<\/strong> ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu dira. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean.<\/p>\n<p><strong>ERAKUSKETAREN EGITURA: <\/strong>Panelak, bitrinak eta ikus-entzunezkoak, SEI bloketan banatzen dira, gaika sailkatuta eta diskurtso kronologiko baten arabera.<\/p>\n<ol>\n<li><strong> Hizkuntza, bere aztarnan.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Lehen multzoak erakusten digun garai historikoa \u2013erromatarren mundua eta Erdi Aroko lehen mendeak\u2013 dokumentu idatzi oso gutxiko aldia da gure artean.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong> Hizkuntza, izenaren jabe. <\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Etnikoki edo sozialki bestelakoa denaren ikuspegia ageri da: frankoa, arabiarra, erromesa, fraidea mintzo zaigu. Haiek ematen diote lehenik <em>iruindarren <\/em>eta gero <em>nafarren <\/em>hizkuntzari izena. Erdi Aroaren gailurrean gaude.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong> Hizkuntza, idazteko. <\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Hirugarren multzoak islatzen du azkenean euskaraz \u2013herabeki bada ere\u2013 idazten deneko aldia. Erdi Aroa amaitzen hasi da. Euskara pergaminora eta paperera iritsi da, beste mintzaira batzuetatik hartutako sinboloen bidez eta, bereaz gain, beste hizkuntza batzuk menderatzen dituzten pertsonen eskutik.<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><strong> Hizkuntza, inprimategian.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Eskuizkribu horien ondoren, euskara Errenazimenturantz abiatzen da eta\u00a0 idatziaren munduan sartzen da bete-betean, mintzaira honetan inprimatutako lehen liburuarekin. Olerkiak, itzulpen erlijiosoak edo herri kantak eta, halaber, euskara leku orotan dagoelako aipamenak.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong> Hizkuntza, atzeraka.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Bosgarren multzoak hizkuntzen arteko borrokaren lehen emaitzak jasotzen ditu; izan ere, borroka sortzen da monarkia nazionalak \u201cherrialde bat, hizkuntza bat\u201d printzipioarekin eratzen direnean. Administrazioak eta eskolak eraginda, euskara espazio publikoan alboratzen hasten dira eta gure hizkuntza herrixkan, elizan eta familian babesten da. Eta horrela hasten da bere atzerakada soziala eta geografikoa.<\/p>\n<ol start=\"6\">\n<li><strong> Hizkuntza, arrazoiaren eta nazioaren artean.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Azken multzoak erakusten du euskara mundu garaikideko prozesu politiko eta kulturaletan murgildu dela. Ilustratuen arrazoiak euskara baztertu zuen eta erromantikoen sentimenduak, aitzitik, hura besarkatu. XIX. mendean, gure hizkuntza harrapatuta dago liberalismo uniformizatzailearen eta nazionalismo identitarioaren artean.<\/p>\n<p><strong>LAGUNTZA MATERIALAK: SEI ikus-entzunezko<\/strong>, bloketako bakoitza testuinguruan kokatzen dutenak (Iraupena, gutxi gorabehera: 2 minutu). On-line daude eskura, EUSKARAZ eta GAZTELANIAZ.<\/p>\n<p>https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCSbzAU4LpN4-<\/p>\n<p>bPLqE3f_KXQ\/videos?disable_polymer=1<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0AURIZKO kultur etxea Maiaitzaren 6tik 19ra Ordutegia: 12:00-14:00 \/ 18:00-20:00 (igandean itxita) Euskaren gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea \u00a0NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":7788,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[140,5],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7780"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7780"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7780\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7788"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7780"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7780"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7780"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}