{"id":7635,"date":"2017-11-02T09:33:12","date_gmt":"2017-11-02T08:33:12","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=7635"},"modified":"2020-02-04T17:31:48","modified_gmt":"2020-02-04T16:31:48","slug":"abiertos-al-publico-26-kilometros-de-la-calzada-romana-del-pirineo-a-su-paso-por-artzibar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/actualidad\/noticias\/abiertos-al-publico-26-kilometros-de-la-calzada-romana-del-pirineo-a-su-paso-por-artzibar\/","title":{"rendered":"Artzibartik barnako galtzada erromatarreko 26 kilometro zabaldu dira."},"content":{"rendered":"<p><em>Patricia Carballoren erreportajea, Diario de Noticiasen argitaratua.<\/em><\/p>\n<h3>Artzibarko Udalak ibilbidea egokitu du balizak eta panelak jarriz eta \u201capp\u201d bat sortu du.<\/h3>\n<p>Artzibarko Udaleko ordezkariek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Artzibartik barnako Pirinioko galtzada erromatarreko ibilbidea aurkeztu zuten Saraguetan. Ekitaldian honakoak ere egon ziren: Nieva Uriz, <strong>Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuko<\/strong> Produktu Turistikoen Garapeneko Ataleko teknikaria; Amaia Ekisoain, <strong>Cederna Garalur <\/strong>Elkarteko lehendakariordea, Cedernako bertze agente batzuk eta ondoko Udaletako agintariak.<\/p>\n<p>Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Luzaide, Orreaga, Auritz, Erroibar, Artzibar, Agoitz eta Longidako Udalen artean hitzarmena sinatu zuten galtzada erromatarra, haren aztarnategiak eta eskualdeko natur- eta kultur- ondarea balioan jartzeko.<\/p>\n<p><em>\u201cGure arbasoen aztarnen bila urte anitz eman ondoren, 2011n miliario erromatarrak aurkitu genituen eta ikertzen hasi ginen, galtzada erromatarraren aztarnak izanen zirelakoan, eta 6 urte daramatzagu lan horretan\u201d<\/em> Juan\u00a0 Mari Mart\u00ednez Txoperena,\u00a0 Aranzadiko kidea.<\/p>\n<p>Aurkikuntza horien ondotik Campo Realetik (Zaragozako mugan) Donazaharreraino doan galtzada erromatarra identifikatu zuten eta sei miliario eta galtzadari zerbitzua ematen zioten aztarnategia batzuk kokatu zituzten, Zaldua eta Artzibarkoak nabarmenduz. <em>\u201cKolegiata (Orreaga) baino gehiago ere bagara, ibar hauek ikuspegi zabalez eta sentimenduz begiratu behar dira. Galtzada balio erantsi handia da eta Artzibar mapan kokatzen laguntzen du\u201d, <\/em>zioen Juantxo Agirrek, Aranzadiko idazkariak. Hain zuzen ere, Artzibarko Udalak interes handia erakutsi du galtzada erromatarra sustatzeko, horren ezezaguna den bailara honen balioa nabarmenduz turismoa erakartzeko helburuarekin. <em>\u201cSendotu nahi dugun proiektu bizia da eta gure asmoa da hurrengo urteetan jarraipena ematea\u201d<\/em>, zioen Javier Diezek, Artzibarko Udalaren zinegotziak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/calzada-noticias-02.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-medium wp-image-7638\" src=\"http:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/calzada-noticias-02-300x232.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"232\" srcset=\"https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/calzada-noticias-02-300x232.jpg 300w, https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/calzada-noticias-02.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<h3>BIDE ZABALA ETA ZELAIA<\/h3>\n<p>Bidea\u00a0 Ekai-Longidatik sartzen da Pirinio aurreko eremuan, Artzibar zeharkatu eta Iba\u00f1etako lepotik Luzaideraino doa; aurten <strong>26 kilometro egokitu ditu Artzibarko Udalak<\/strong> Landa Garapeneko Europako fondoei (FEADER) eta Cederna-Garalurreko agenteei esker.<\/p>\n<p>Nattura Navarra enpresak garbiketaz eta seinalizazioaz arduratu da. Maiatzetik hona galtzadaren informazioa ematen duten <strong>28 zutabe, 45 baliza eta hiru panel handi jarri dira<\/strong>, bai eta sei kartel informagarri ibarreko zenbait herritan eta app bat ere. Bideak sei metroko zabalera dauka, haren malda %6 baino gutxiagokoa da eta oinatz morez dago seinaleztatua, erromatarren garaian erabiltzen ziren kaliken (larruzko sandaliak) arrastoak irudikatuz.<\/p>\n<p><em>\u201cSaiatu gara galtzadaren ibilbidea jatorrizkoarekin bat egiten, kontuan hartuz zenbait zatik gaur egungo errepidea eta lur jabedunak zeharkatzen zituztela\u201d, <\/em>zioen Txoperenak, Artzibarko bizilagunen laguntza eskertzen zuen bidenabar.<\/p>\n<p>Hau izan da egokitu den Pirinioko galtzada erromatarren lehenengo zatia, eta Erroibarren, Auritzen edo Orreagan ere lanei jarraipena ematea espero dute.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patricia Carballoren erreportajea, Diario de Noticiasen argitaratua. Artzibarko Udalak ibilbidea egokitu du balizak eta panelak jarriz eta \u201capp\u201d bat sortu du. Artzibarko Udaleko ordezkariek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Artzibartik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":7692,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[18,10],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7635"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7635"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7635\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7692"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7635"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7635"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7635"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}