{"id":6788,"date":"2016-02-05T10:36:46","date_gmt":"2016-02-05T09:36:46","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=6788"},"modified":"2020-02-04T17:32:21","modified_gmt":"2020-02-04T16:32:21","slug":"costumbres-de-carnavales-en-el-valle-de-arce","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/cultura\/etnografia\/costumbres-de-carnavales-en-el-valle-de-arce\/","title":{"rendered":"Inauterietako ohiturak Artzibarren"},"content":{"rendered":"<p>Zarratrakoa, moxorroa, muxuzarkoa, muzizarkoa eta mozizarkoa ziren Artzibarko pertsonaiak.<\/p>\n<p>Epifania eta Aste Santuaren artean ospatzen dira, batzuetan lehenago, eta bestetan, geroago; zenbaitetan, gazteek erabakita; eta finkoak baziren, gehienetan Aste Santu aitzineko egunetan.<br \/>\nZenbait herritan, pertsonaia bat, animalia bat, izaten zen inauterietako ardatza. Konparaziora, \u201cHartza\u201d Auritzen, \u201dAxeria\u201d Luzaiden, baserrietan arrautzak lapurtzen zituena\u2026 eta beste toki batzuetan, aldiz, gaizkile bat, gaiztagin bat izaten zen, jendeak harrapatu, epaitu eta sutan hiltzen zuena. Halaxe izaten da Lantzen (Miel Otxin), Uztarrozen (Aitandi-txarko) eta abar. Inauteriak ostegun gizenetik hausterre eguneko (asteazkena) bezpera arte egiten ziren.<br \/>\nOhiko usadioen artean, mozorro-jantziez gain, eskea egiten zen, eta horretarako, gazteek gerrena eramaten zuten, hau da, burdin luze bat, etxez etxe biltzen zituzten urdai edo xingar puskak eta txistorrak hartan sartzeko. Halaber, saskietan arrautzak biltzen zituzten, eta poltsaren batean, dirua.<br \/>\nBidean aurkitzen zuten jende guztia zikintzen zuten lohiz edo gorozkiz, edota, Artzibarren bezala, urez, ardoz, irinez edo errautsez, eskura zegoen edozein gauza erabiliz. Halaber, lokatzetan blaitutako erratzak erabiltzen zituzten jendea jotzeko (Orbaizetan, kasu), edota zerri-maskuri edo zahatoekin (Auritz).<\/p>\n<p>Artzibarren, egun nagusiak igandea eta asteartea izaten ziren. Honela dio Aranburuk:<br \/>\n<em>\u201cZenbait herrik igandea baizik ez dute ospatzen, eta beste batzuek, aldiz, asteartea besterik ez. Lehenbizikoen artean, Imizkotz, Lusarreta, Artozki eta beste batzuk daude, eta bigarrenen artean, berriz, Nagore. Beste zenbaitetan, berriz, bi egun horietan ospatzen zituzten, eta ohikoa izaten zen igandean eskean aritzea, eta asteartean merendua antolatzea.\u201d<\/em><\/p>\n<p>Eskean zenbait kopla kantatzen ziren. Aranburuk gaztelaniazkoak eta euskarazkoak bildu zituen: <em>\u00abLa patrona de esta casa es una santa mujer \/pero m\u00e1s santa ser\u00eda si nos dar\u00eda de beber\u00bb<\/em> (Azparren). Bertsoaren bukaera hauxe izan daiteke, <em>\u00ab\u2026 si nos diera de comer\u00bb<\/em>, edo bestela, <em>\u00ab\u2026si nos diera un caf\u00e9\u00bb<\/em>.<br \/>\nHiriberrin erran digute \u201ctxingar\u201d urdaia dela, eta honetaz oroitzen dira: \u00abriai talagarai txingar piskat ez eman nahi\u00bb.<\/p>\n<p>Arrietan, orduen kontrako zentzuan aritzen dira eskean, eta bi egunetan banaturik. Igandean goialdean, eta asteartean, herriaren behealdean. Batzuetan, ibilbidea aski luzea izaten da; adibidez, Artozkiko gazteak Ekizako baserriraino igotzen ziren, eta Gorraizkoak Lakaberaino iristen ziren\u201d.<\/p>\n<p>Inauteriak 1920ko hamarkadan hasi ziren galtzen, eta Francoren diktadura garaian, guztiz debekatu zituzten.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zarratrakoa, moxorroa, muxuzarkoa, muzizarkoa eta mozizarkoa ziren Artzibarko pertsonaiak. Epifania eta Aste Santuaren artean ospatzen dira, batzuetan lehenago, eta bestetan, geroago; zenbaitetan, gazteek erabakita; eta finkoak baziren, gehienetan Aste Santu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[18],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6788"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6788"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6788\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6788"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6788"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6788"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}