{"id":6739,"date":"2015-12-28T09:45:30","date_gmt":"2015-12-28T08:45:30","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=6739"},"modified":"2020-02-04T17:32:21","modified_gmt":"2020-02-04T16:32:21","slug":"costumbres-navidenas-del-valle-de-arce","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/cultura\/etnografia\/costumbres-navidenas-del-valle-de-arce\/","title":{"rendered":"Artzibarko eguberrietako ohiturak"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h3 lang=\"eu\">Gabon gaua eta eguberria<\/h3>\n<p align=\"JUSTIFY\">Gabon gauaren egunean enbor bat edo bi jartzen ziren suaren erdian <span lang=\"eu\">eta ahal zen denbora gehien iraunarazi behar zitzaien. <\/span>Enbor horiek espresuki ekartzen ziren oihanetik, eta, diotenez, gizon bat baino gehiago behar zen sukalderaino eramateko (jasotako informazioaren arabera <span lang=\"eu\">enbor bakoitzak ehun kilo inguru pisatzen zuen).<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Enborrari ematen zitzaion izena aldatzen da herri batetik bertzera, Lusarretan <span lang=\"eu\">bazterreko<\/span><span lang=\"eu\"> erraten zioten, baita <\/span><span lang=\"eu\">txunbil<\/span><span lang=\"eu\"> edo <\/span><span lang=\"eu\">zunbil <\/span><span lang=\"eu\">ere.<\/span> <span lang=\"eu\">Hiriberrin bi izen erabiltzen ziren, enborraren arabera, <\/span><span lang=\"eu\">sukil<\/span><span lang=\"eu\"> eta <\/span><span lang=\"eu\">bazterreko<\/span><span lang=\"eu\">. Gorraitzen beheko suari <\/span><span lang=\"eu\">txakurtegi<\/span><span lang=\"eu\"> deitzen zioten. <\/span>Enborra erre ondoren gelditzen zen ikatza arditegiaren atarian paratzen zen, piztiak izutzeko.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Ibarreko zenbait herritan, Saraguetan adibidez, enbor bat Jainkoari eta bertzea Ama Birjinari eskaintzen zieten.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><span lang=\"eu\">Enborren iraunaldia ez zen berdina, Arrietan urte berria arte iraun behar zuen eta <\/span><span lang=\"eu\">sukilaro<\/span><span lang=\"eu\"> deitzen zioten (irunarazteko hezea zegoenean mozten zuten) Hiriberrin Gabon Gauari <\/span><span lang=\"eu\">sukilero eguna <\/span><span lang=\"eu\">erraten zioten (Erroibarko Mezkiritzen <\/span><span lang=\"eu\">subilero eguna<\/span><span lang=\"eu\">).<\/span> <span lang=\"eu\">Azparrenen bi enbor jartzen zuten, <\/span><span lang=\"eu\">txukilak,<\/span><span lang=\"eu\"> eta <\/span>Errege Eguna arte iraun behar zuten. <span lang=\"eu\">Sukilero eguneko<\/span><span lang=\"eu\"> ohitura zen afalondoan kartetan aritzea, <\/span><span lang=\"eu\">musean<\/span><span lang=\"eu\">, <\/span><span lang=\"eu\">oilar-mezara <\/span><span lang=\"eu\">joan arte eta haren ondoren urin-zopa hartzen zuten.<\/span> <span lang=\"eu\">Gabon gaueko postre tipikoa <\/span>etxeko turroia izaten zen, eztiz eta intxaurrez egina.<\/p>\n<h3 lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Urtezaharra<\/h3>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Urtezaharraren edo urte berriaren ondotik sukaldeari erratza pasatu ondoren gari edo arto pikorrak agertzen baziren, urte berrian uzta ona izango zenaren seinale hartzen zen.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gabon gaua eta eguberria Gabon gauaren egunean enbor bat edo bi jartzen ziren suaren erdian eta ahal zen denbora gehien iraunarazi behar zitzaien. Enbor horiek espresuki ekartzen ziren oihanetik, eta, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6740,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[18],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6739"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6739"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6739\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6740"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6739"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6739"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6739"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}