{"id":6440,"date":"2015-08-25T19:13:25","date_gmt":"2015-08-25T17:13:25","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=6440"},"modified":"2021-10-12T22:19:56","modified_gmt":"2021-10-12T20:19:56","slug":"tracks-de-rutas-por-el-valle","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/geografia-naturaleza\/tracks-de-rutas-por-el-valle\/","title":{"rendered":"Artzibarko ibilbideak"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h3>EUROVELO 3<\/h3>\n<p>Eurovelo 3 Frantziako Akitaniatik sartzen da Orreagarantz Organbideko lepotik, eta handik irtetean bidea errepidearen paraleloan doa, izei gorrien eta pagoen basoen artean.<\/p>\n<p>EuroVelo 3 ibilbidearen Nafarroako lehen atal honek Auritz bezalako herriez gozatzeko aukera ematen du eta bertan Bariko San Nikolas Eliza, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko etxe ederrak, Udal Hilerria edo Arrobi Zubia, erromatar zubi bezala ere ezagutzen dena, bisita ditzakegu.<\/p>\n<p>EuroVelo 3ren bigarren atalak Nagore eta Iru\u00f1a lotzen ditu, Nafarroako Erresumako hiriburua.<\/p>\n<h3>1. Pirinioetako galtzada erromatarra<\/h3>\n<p>26 km-ko galtzada, Artziko Jauregia eta aztarnategia.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/calzada-romana-de-arce-2017-completo-21667068\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/calzada-romana-de-arce-2017-completo-21667068<\/a><\/p>\n<p>Bide lineala, ibilbide luzekoa (26 km Artzibarren bertan). Iparraldetik hegoaldera igarotzen du udalerria, eta hainbat etapatan egin daiteke, 2017an berreskuratutako galtzada erromatarra zeharkatuz.<br \/>\nIbilbidean zehar, aurkitutako miliarioez gain (orain babestuta daude), galtzadari zerbitzu ematen zieten erromatarren garaiko kokalekuak ditugu: Iturissa (Auritz) eta Artzi (Artzibar).<\/p>\n<h3>2. Zazpe eta Gurpegi zirkularra<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/zazpe-y-circular-gurpegi-pr28-26728454\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/zazpe-y-circular-gurpegi-pr28-26728454<\/a><\/p>\n<p>Zazpetik abiatzen da bira zirkular polit hau. Ibilbidearen punturik altuenetik Elkeren eta Pausaranen ikuspegi polita dago. Jendez hustutako Gurpegi herrira bisita egin eta bueltatzen da bidea.<\/p>\n<h3>3-Txintxurreneako potxa edo arroila \u2013 Otsa herri hustua<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/6-arce-potxe-de-txintxurrenea-despoblado-de-osa-16203650\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/6-arce-potxe-de-txintxurrenea-despoblado-de-osa-16203650<\/a><\/p>\n<p>Ibilaldi luze baina sinplea, Itoizko urtegiko talaietako bat ezagutzeko: Txintxurreneko potxa edo arroila. Bidean, Otsa ezagutuko dugu, bailarako jenderik gabeko herri ugarietako bat.<\/p>\n<h3>4. Uritz<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/pena-ukua-y-maldandi-desde-uriz-uritz-51078417\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/pena-ukua-y-maldandi-desde-uriz-uritz-51078417<\/a><\/p>\n<p>Uriztik abiatu eta Espoztik igarotzen den ibilbide zirkularra dugu. Uroa edo Ukua eta Maldandiko gailurrak eginez, Zanduetara jaisten da Uritzera iristeko. Nahiz eta bide gehiena pistatik egiten den, Ukua eta Maldandirainoko igoera xendra eta haitzetatik goiti egiten da. Bi gailurrak egitea aukerakoa da, ibilbidea lasai egin baitaiteke hauek igo gabe ere.<\/p>\n<h3>5. Ospitaleko Zaldunen ibilbidea (Nagore)<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/5-pr-na27-caballeros-hospitalarios-nagore-16203462\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/5-pr-na27-caballeros-hospitalarios-nagore-16203462<\/a><\/p>\n<p>PR-NA27 gisa balizatutako tracka, Nagore eta Lutxandi eta Zaziaingo gailurren artean. Nagoreko urtegiko isats batetik hasten da igoera, Sagarmin errekatik, herrigunetik kilometro batera, hain zuzen.<\/p>\n<h3>6. Ibilaldia Nagoreko urtegian barna<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/navarra-embalse-de-nagore-nagore-74900744\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/navarra-embalse-de-nagore-nagore-74900744<\/a><\/p>\n<p>Ibilbide zirkular lasaia, haurrekin batera egiteko egokia. Itoizko urtegiaren iparraldeko isatsean hasten da, Nagoreko presa berriak inguratuta.<\/p>\n<h3>7. Gorraitz \u2013 Elke-Pausaran-Gorraitz<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/gorraiz-elke-pausaran-gorraiz-29653170\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/gorraiz-elke-pausaran-gorraiz-29653170<\/a><\/p>\n<p>Gorraiztik Artziko bi gailurretara igoera: Elke eta Pausaran. Lehenik eta behin, Elkeko gailurra, jaitsiera eta Pausaranera igotzeko aldapa handia. Atzeko aldetik lepora jaitsi eta handik Gorraitzeraino ibili. Zailtasunik handiena Pausarango malda handia da. Ikuspegi ederrak tontorretatik.<\/p>\n<h3>8. Jaun Done Xakue, Imizkoztik<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/jaun-done-jakue-desde-imizkotz-22-06-2018-26133166\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/jaun-done-jakue-desde-imizkotz-22-06-2018-26133166<\/a><\/p>\n<p>Abiapuntua Imizkotz dugu, eta gutxi bisitatutako Otsa mendilerroko gailurrera. Desnibel txikiko igoera motza dauka, eta gailur belartsu, zabal eta irekitik ibar osoaren ikuspegi zoragarriak daude.<\/p>\n<h3>9. Saragueta-Urdirotz-Saragueta<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/saragueta-urdiroz-saragueta-78157218\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/saragueta-urdiroz-saragueta-78157218<\/a><\/p>\n<p>Bi herrien arteko ibilbide zirkular polita dugu. Urrobi ibaira jaisten da, ibilaldia are atseginagoa eginez. Puntu horretan, aitzinako zubi eraitsiaren egituraren hondarrak ikusiko ditugu, aurrerago, Urdirotz herrira iristeko.<\/p>\n<h3>10. Saragueta- Larrogain-Saragueta<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/2-pr-saragueta-larrogain-circular-balizado-16183844\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/2-pr-saragueta-larrogain-circular-balizado-16183844<\/a><\/p>\n<p>Itzulera zirkularra, Saraguetatik abiatu eta Larrogain tontorrera igotzeko. Joanean, Urdirotzera bidean, Saraguetako bide zaharrak igarotzen ditu, eta jaitsieran, Aintzioakoak.<\/p>\n<h3>11. Lusarreta-Lezestali lezea-Lusarreta<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/lusarreta-lezestali-lusarreta-78071601\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/lusarreta-lezestali-lusarreta-78071601<\/a><\/p>\n<p>Ibilbide zirkular leuna, Lusarreta herritik abiatzen dena Lezestali lezerantz. Ibilbidea San Paul lepotik igarotzen da, eta handik kobazulorako sahiesbideraino Erromatar galtzadarekin egiten du bat. Itzulera Aurizberri eta Lusarreta lotzen dituen errepide zaharretik egiten da.<\/p>\n<h3>12. Hiriberri-Lerdengibel- Arrieta<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/603-villanueva-arce-circular-lerdengibel-arrieta-14930143\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/603-villanueva-arce-circular-lerdengibel-arrieta-14930143<\/a><\/p>\n<p>Ibilbide zirkularra Hiriberri-Artzibar herritik Lerdengibel mendiaren tontorrera, Arrietatik itzulita. Bidean historiaurreko tumulu batzuk ikus daitezke.<\/p>\n<h3>13. Hiriberri-Arrieta-Hiriberri. Pottoken ibilbidea<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/sendero-de-las-pottokas-78427395\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/sendero-de-las-pottokas-78427395<\/a><\/p>\n<p>Bi herriak zeharkatzen dituen ibilbide zirkularra, haurrekin egiteko oso erraza.<\/p>\n<h3>14. Jaun Done Xakue edo Juandexako Arrietatik<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/jaun-done-xakue-o-juandexako-desde-arrieta-36515488\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/jaun-done-xakue-o-juandexako-desde-arrieta-36515488<\/a><\/p>\n<p>Jaun Done Xakue (izendegi ofizialaren arabera) gailurrerako igoera erosoa, ibarreko biztanleek Juandexako gisa ezagutzen dutena. Igoeraren zatirik handiena pistetan barna egiten da, azken tarteraino. Oso ikuspegi polita dago tontorretik, Pirinioetarantz batez ere.<\/p>\n<h3>15. Iruerreka ur-jauzia<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/irurrekaeta-artzibar-78031834\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/irurrekaeta-artzibar-78031834<\/a><\/p>\n<p>Ibilaldi lasaia Iruerrekako ur-jauzia bisitatzeko. Ibilbide erraza da, eta Iruerrekako amildegiaren paraleloan dagoen pagadi trinko batetik igarotzen da uneoro. Ezin hobea da haurrekin egiteko.<\/p>\n<h3>16. Baigura eta Azparrengo elorri apartekoa (Artzibar)<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/baigura-y-espino-monumental-de-azparren-valle-de-arce-artzibar-4418891\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">https:\/\/eu.wikiloc.com\/ibilbide-senderismo\/baigura-y-espino-monumental-de-azparren-valle-de-arce-artzibar-4418891<\/a><\/p>\n<p>Ikuspegi ikusgarriak Areta mendilerroko mendirik garaienetik. Nolabaiteko desnibela duen mendi bidea da, zailtasun handirik gabea gailurreko harrien tartean izan ezik, izan ere, tarte hau bereziki lerrakorra baita euria, elurra edo hezetasunaren ondorioz. Bidean Azparrengo elorria aurkituko dugu, zuahitz apartekoa eta Nafarroako Natur Monumentu izendatua.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EUROVELO 3 Eurovelo 3 Frantziako Akitaniatik sartzen da Orreagarantz Organbideko lepotik, eta handik irtetean bidea errepidearen paraleloan doa, izei gorrien eta pagoen basoen artean. EuroVelo 3 ibilbidearen Nafarroako lehen atal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6441,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[25,7],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6440"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6440"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6440\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6441"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6440"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6440"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6440"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}