{"id":4431,"date":"2014-10-29T16:25:05","date_gmt":"2014-10-29T15:25:05","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=4431"},"modified":"2020-02-04T17:32:34","modified_gmt":"2020-02-04T16:32:34","slug":"lugares-del-euskera-artzibar-y-oroz-betelu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/cultura\/lengua-euskara\/lugares-del-euskera-artzibar-y-oroz-betelu\/","title":{"rendered":"Euskararen lekukoak: ARTZIBAR eta OROTZ-BETELU"},"content":{"rendered":"<p><strong>Gorka Lekaroz<\/strong> filologoa da eta bere blogean\u00a0 <a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/<\/a> duela gutxi artikulu bat idatzi zuen Artzibar eta Orotzen inguruan. Artikulu hori gure web gune honetan txertatu dugu, bere baimenez.<\/p>\n<p>Mila esker, Gorka, egin duzun lana gurekin partekatzeagatik eta zure blogean gure web gunearen lotura txertatzeagatik.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Urrobi eta Irati ibaiak ardatz, 1.646 biztanle zituen Artzibarrek XIX. mendearen erdialdean; haietarik 177 Nagore haranburuan\u00a0bakarrik. Ez dira askoz gehiago gaur ibar\u00a0osoan bizi direnak, behinolako populazioaren\u00a0%85 galduta. Artzibartik banandu ostean 800 bizilagunetik gorako izandako Orotz-Betelun, aldiz,\u00a0200 ere ez dira egun. Tantaka-tantaka hustu zaizkio herriak iragan mendean zehar inguru\u00a0eder honi; halaxe hustu zaio berezko euskara ere, XIX. mendera arte\u00a0nagusi, gizaldi hura azkentzean\u00a0Longida aldetik makaltzen hasia, XX.a heldu bitartean\u00a0iparraldeko herrietan transmititua, eta milurte berriaren atarian ahitu eta galdutakoaren oihartzunari\u00a0baino eusten ez diona. Ikaratzeko moduan ibili dira parean Artzibarren euskararen ahultzea\u00a0eta orain biziberritu nahi duen haranarena berarena. Bizkortuko ahal dira biak.<\/p>\n<p>Joana da, izatez, ibar honetako\u00a0euskara; baina ezagutu nahi dituenarentzat arrasto, istorio eta lekuko franko utzirik. Hemengo laburpenean baino ederkiago dastatu\u00a0daitezke ingurune eder hau sakon ezagutzearekin batera\u00a0<a href=\"http:\/\/www.valledearce.com\/cultura\/etnografia\/el-euskara-nuestra-lengua\/\">www.valledearce.com<\/a>\u00a0webgune interesgarrian.<\/p>\n<p><strong>Aspaldiko\u00a0lekukotasunak<\/strong><\/p>\n<p>XIX. mendera arte euskara izan zen hizkuntza nagusi ibarrean;\u00a0ez da horren adibiderik han-hemenka falta.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/ARIZKUREN.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignleft\" alt=\"ARIZKUREN\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/ARIZKUREN-300x199.jpg\" width=\"300\" height=\"199\" \/><\/a><\/p>\n<p>Arizkuren; behinolako herria 1940ko hamarkadan hustu zen (Iturria: www.lebrelblanco.com).<\/p>\n<p>XVI. gizaldiaren\u00a0hasierak\u00a0<a href=\"http:\/\/dialnet.unirioja.es\/servlet\/articulo?codigo=26097\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">J.M. Satrustegik 1992an ezagutzera emandako<\/a>\u00a0euskarazko ezkontitzak utzi zizkigun Artzibarren, Nafarroako beste hainbat eskualdetan bezala. Catalina\u00a0<strong>Arizkuren<\/strong>goaren\u00a0eta\u00a0<strong>Uli<\/strong>ko Martin Jasoren arteko auzia\u00a0eragin zuten:\u00a0Catalinak ezkontitzok esan, nonbait, eta ukatu egin zuen beranduago\u00a0baliozkoak zirenik; aitaren beldur zen, antza denez, eta esanak esan ez zuen haren baimenik gabe ezkontzeko asmorik. Prozesuan Arizkurengoak eta jasotarrak elkarri eman\u00a0bide zioten agindua\u00a0bildu\u00a0zuten:\u00a0<em>njc prometa\u00e7en derau\u00e7ut \/ ez secula \u00e7uri faltaceco \/ eta \u00e7u\u00e7az verce emazteric \/ ez egujteco.\u00a0<\/em>Aurreraxeago, azken horren ordez, honela dator:\u00a0<em>vici naycen artean ez agujteco.<\/em><\/p>\n<p>Ez da XVI. mendeko agiriek eskainitako lekukotasun bakarra:\u00a0<strong>Arrieta<\/strong>n (1554), idatziz jarri zuen eskribau batek \u2014sarritan gertatu bezala\u2014 herritarrei jakinarazi beharreko ohar bat erromantzez eman ostean euskaraz azaldu behar izan ziela:<em>\u00a0les ley del principio hasta el fin la dicha sentencya declar\u00e1ndoles y d\u00e1ndoles a entender en bascuen\u00e7e<\/em>.\u00a0<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/notes\/asociaci%C3%B3n-grupo-valle-de-izagaondoa\/referencias-al-uso-del-euskera-en-la-zona-seg%C3%BAn-la-documentaci%C3%B3n-civil-hist%C3%B3rica\/335396229912590\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">Xabier Itulain ikertzaileak<\/a>\u00a0bildu du datua.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/oroz-betelu.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignright\" alt=\"oroz betelu\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/oroz-betelu-300x168.jpg\" width=\"300\" height=\"168\" \/><\/a><\/p>\n<p>Orotz-Betelu.<\/p>\n<p>Mende amaierakoa da, bestalde (1598),\u00a0<a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/2013\/02\/17\/reino-de-navarra-euskera-injurias-coplas-frases-fernando-maiora\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">Fernando Maiorak<\/a>\u00a0ezagutarazitako<em>traydore, bellaco, yn\u00e7a\u00e7 mandory\u00a0<\/em>esaldia\u00a0(<em>Esaldiaren interpretazio zuzena irakurtzeko, jo sarrera osteko oharretara. Mila esker, Borja!<\/em>).\u00a0<strong>Orotz-Betelu<\/strong>ko\u00a0abadeak zaltegi batean mando bat zela-eta izandako liskarrari buruzko prozesuan agertu da, Nafarroako Artxibo Orokorrean.<\/p>\n<p>Artzibartarren ohiko hizkuntza euskara izanik, bada espero bezala horren oihartzunik\u00a01587ko herri\u00a0<em>bascongado<\/em>en<em>\u00a0<\/em>zerrenda ezagunean ere: multzo hartakotzat\u00a0jo zituzten\u00a0<em>arrieta, V.\u00aa nueu, esparrien, equi\u00e7a, orizbetelu, gorraiz<\/em>\u00a0edo\u00a0<em>mizcoz\u00a0<\/em>[<em>Mizkotz<\/em>jaso izan da azken euskaldun zaharren ahotan ere egun\u00a0<em>Imizkotz<\/em>\u00a0dena aditzera emateko].<\/p>\n<p>XVII. mende hasierakoa da (1626)\u00a0<strong>Asnotz<\/strong>\u00a0herrixkan gertatutako istorio xelebrea.\u00a0Maria Enekoitz izeneko neska aezkoarraren aita hil ostean, Aurizko eskribau\u00a0Pedro Bergararekin ezkondu zen ama. Kalterako izan zuen Maria gazteak\u00a0aitaordea etxean sartzea: Bergara eginahalak egiten hasi zen bere seme bat alabaordearekin ezkon zedin, horrela emaztea hiltzen bazen\u00a0Mariari egokitu\u00a0beharreko\u00a0aita\u00a0zenaren ondasunak eskuratu nahirik. Aitaordearen ahaleginak ahalegin, neskak ez zuen amore eman. Izan ere, beste mutil bat zuen gustuko: Juan Iribarren, Asnozko jaun gaztea, Mariaren osaba baten iloba umezurtza.<\/p>\n<p>Bergara aita-semeek haien asmoen aurkako ezkontza hura inola ere onartuko ez zutela eta mehatxuka hasiak zirela ikusirik, Maria eta Juan\u00a0amarru bidez ezkondu ziren osabak lagunduta. Baimenak aurrez lortu, proklamak Aezkoan zein Asnotzen irakurri, eta\u00a0Orreagara joan ziren, Juan Beltran bikarioarengana; aspaldiko adiskide zuen osabak Beltran hura. Bikarioa gaixorik zegoela baliatuta, eta bisitatzeko aitzakiaz, ohe ondora hurbildu\u00a0eta bere aurrean esan zituzten Asnozko mutilak eta Maria Enekoitzek ezkontitzak:<em>\u00a0<\/em><em>\u2014Nay nauzu zure senarretaco? \u2014Bay, naycen dizuz\u00a0<\/em>(sic). Esan orduko presaka egin zuten ihes: apaizaren borondatearen kontra eta Elizaren legeak hautsita izan arren, ezkontza xelebre hura izan, bazen, formula esan eta abadeak hitzak entzun egin baitzituen. Epaitu egin zuten nolanahi ere amarrugileen jokabidea, jakina, eta zigorrak ezarri \u2014ezkontza behar bezala errepikatzea, barau egitea, purgatorioko animen aldeko hainbat meza agintzea\u2026\u2014 baina zigor arinak irudituko zitzaizkion Maria Enekoitzi, Pedro Bergararen semearekin ezkondu beharretik askaturik. Aurreraxeago\u00a0aipatuko dudan\u00a0<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Javier_Ibarra_Murillo\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">On Javier Ibarrak<\/a>eman zuen argitara albiste hau 1930eko hamarkadan.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/NHE-1767.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignright\" alt=\"NHE 1767\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/NHE-1767-297x300.jpg\" width=\"297\" height=\"300\" \/><\/a><\/p>\n<p>Artzibar eta Agoitz ingurua \u2014beste batzuen artean\u2014 erdaldundutzat jo zuten komisariek 1767an (Iturria: J. M. Jimeno Jur\u00edo).<\/p>\n<p>XVIII. mendean Artzibarrek euskaldun zirauen arren, gaztelania ere pixkanaka-pixkanaka hurbildu (edo hurbilarazi) izanaren lehen zantzuak antzeman daitezke. Blogean behin baino gehiagotan azaldu bezala honako honetan ere, Nafarroako Erret-Kontseiluko komisari erdaldunek Artzibarren gaztelania aski ezaguna zela argudiatu zuten 1765etik aitzim, eta horrenbestez, gehiengoa euskaldun izan arren, bazuketela aurrerantzean beraiek ere herri haietan lan egiterik, eta ez komisari euskaldunek bakarrik:\u00a0<em>la mayor parte de personas hablan la lengua vascongada (\u2026) los m\u00e1s saben y todos entienden el castellano, por haberse introducido este idioma generalmente con la plausible providencia de ense\u00f1arlo los Maestros en las escuelas que se han puesto, no s\u00f3lo a los ni\u00f1os, prohibi\u00e9ndoles el hablar bascuence, sino es tambi\u00e9n a las dem\u00e1s personas del pueblo.\u00a0Romanzado<\/em>tzat jotzeko\u00a0eskatutako herrien zerrendan Artzibarko hauek guztiak bildu zituzten:<strong>Asnotz,\u00a0Zazpe, Espotz, Zandueta, \u00a0Hiriberri,\u00a0Arrieta, Saragueta,\u00a0Uritz, Nagore, Urdiroz, Imizkotz, Lakabe, Usotz, Gorraitz,\u00a0Lusarreta, Orotz Betelu<\/strong>\u00a0eta<strong>Gurpegi<\/strong>. Haran osoa, hitz gutxitan.<\/p>\n<p>Hala ere, urte haietan bertan (1782), almadiak zirela-eta sortutako hainbat gorabehera aztertzeko Artzibar, Aezkoa eta Zangozako ordezkarien arteko bilera\u00a0izan zenean, erretoreak ere joan behar izan ziren aezkoar eta artzibartarrekin; izan ere, Zangozakoek ez zekiten euskaraz eta bi haranetako agintari zibilak nekez moldatuko ziren haiekin:\u00a0<em>no saben bascuenz y los diputados y regidores de los Valles de Aezcoa y Arce por lo regular, no saben otro idioma.\u00a0<\/em>Albistea ez dator bat komisari erdaldunek agertutako hizkuntza-paisaiarekin.<\/p>\n<p>Are gehiago; XIX. mendea hasita \u2014Jimeno Jur\u00edok Iru\u00f1eko Elizbarrutiko Artxiboan topatutakoaren arabera\u2014\u00a0Orbaizko\u00a0eta Artziko erretoreak\u00a0Otsako parrokia eskuratzeko lehian hasi\u00a0zirenean,\u00a0baztertu egin zuten otsarrek Orbaiztik zetorkiena\u00a0ia ez baitzuten\u00a0zerabilen mintzoa ulertzen,\u00a0<em>por ser muy diferente del de este Pa\u00eds.\u00a0<\/em>Nekez izango zen hura euskalki-arazoa, Artzibarko Otsa eta Longidako Orbaitz elkarren ondoan egonik. Antza denez, oso euskaldun zirauen Artzibar hegoaldeko Otsak duela 200 urte. Ez zen luzerako izango, mendean zeharreko albisteek erakutsi digutenez; aldiz,\u00a0<a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/2013\/07\/01\/euskararen-lekukoak-itzagaondoa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">Itzagaondoko Urbikainen bezalatsu<\/a>, hamarkada gutxitan euskararen nagusitasuna hankaz gora joan zela ematen du.<\/p>\n<p>Izan ere,\u00a0Bonaparteren mapa da Artzibar inguruko\u00a0euskara pattaltzen hasi\u00a0izanaren\u00a0lehenbiziko lekuko\u00a0argia. Haran hegoaldean ezarri zuen printzeak hizkuntza nagusi zeneko eremuaren muga 1863an: mugaz beheiti utzi zituen Longida erdaldunduagoa bertatik bertara zuten Olorices baserrietako bat, Otsa bera eta Zazpe herrixka, mapan kolore argiagoa zutelarik.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Bonaparte.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" alt=\"Bonaparte\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Bonaparte-300x217.jpg\" width=\"424\" height=\"308\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bonaparte, 1863. Euskara ahul Longidan eta Artzibar hegoaldean. Urraulgoitin (behean, eskuin, Ezkaniz) desagertze bidean.<\/p>\n<p>Artzibarri buruzko xehetasunak jasotze aldera, 1865 eta 1869 bitartean Arrietako maisu Juan Cruz Elizaldek prestatutako\u00a0doktrina-testuak baliatu zituen printzeak. Bonaparte Ondareko 60 eta 61. eskuizkribuak dira eta Nafarroako Artxibo Orokorrean daude ikusgai.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/gurpegi-130309-18.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignleft\" alt=\"gurpegi-130309-18\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/gurpegi-130309-18-200x300.jpg\" width=\"200\" height=\"300\" \/><\/a><\/p>\n<p>Gurpegik 30 biztanle izan zituen behinola, XX. mendean hustu aurretik. 1860an euskara zuen nagusi (Iturria: J. Etxegoien)<\/p>\n<p>Brocak (1874) oso antzeko albisteak eman zituen bere mapan; kontuan hartzekoa da hori, sendagile frantziarraren\u00a0eta Luis Luziano Bonaparteren datuak ez baitziren beti bat etorri. Sainte-Foy-la-Grandekoari\u00a0helarazitako\u00a0txostenen arabera haranaren iparraldeko Urdirotz eta Gorraitzen euskara baino ez zuten ibiltzen; \u00a0Uritzen eta Espotzen, aldiz, \u2014zer esanik ez hegoalderago\u2014 bi hizkuntzak zerabiltzaten ordurako. Erraza da erabilerari buruzko albiste\u00a0hori\u00a0Bonaparterek ezagutzaz emandakoetan\u00a0txertatzea: Artzibar iparraldea guztiz euskalduna zatekeen oraindik baina gaztelania haranean gora zetorren, hegoaldean nagusitzen ari\u00a0zen ordurako (zenbait herritan euskal hiztunak gutxiengo bihurtzeraino) eta erdialdean oraindik nagusi izan ez arren\u00a0euskararen tokia hartzen hasia zen.\u00a0Denbora baino ez zen behar hizkuntza-aldaketa erabatekoa bihurtzeko.<\/p>\n<p><strong>1900dik hona: harana eta euskara, gero eta itzaltzenago<\/strong><\/p>\n<p>Belaunaldiz belaunaldiko transmisioaren azken oihartzuna larri-larri heldu zen XX. mendera Artzibar iparralde eta ekialdeko zenbait herritan; ikusi bezala gainerakoetan are zaharragoa zen etena. Duela 115 urte euskara zen nolanahi ere askoren\u00a0hizkuntza\u00a0ibarraren erdialde zabalean zehar. Bistakoa da hori Artzibarko apaizek 1904an Elizbarrutiak egin galdeketari eman\u00a0zioten\u00a0erantzunari begira: \u00a0lau baino ez ziren izan\u00a0<em>\u201c\u00bfSe habla vasco?\u201d\u00a0<\/em>galderari\u00a0<em>\u201cNo\u201d<\/em>\u00a0erantzun zioten herriak: aspaldixko erdaldundutako\u00a0Otsarekin batera Artozki, Uritz eta Zandueta. Erantzuleen interpretazioa gorabehera, nekez ulertu behar da horri begira\u00a0azken hiruretan bederen euskaldunik ez zegoenik: Uritzen, esaterako, 75 urte beranduago\u00a0ere baziren.<\/p>\n<p>Nolanahi ere nabarmena da\u00a0erdarak zekarren indarra, hegoaldean bezala erdialdean; horren arrastoa utzi\u00a0digute\u00a0<em>Eki<\/em>\u00a0ezizendun idazle anomimo batek\u00a0<em>Napartarra<\/em>\u00a0aldizkarian 1916tik aurrera karrikaratutako zazpi kronikek. Haran inguruko mintzoa hainbat hitz garbizale eta bestelakorekin nahasi-mahasi samar erabiliz, gogor kritikatu zituen\u00a0<em>Eki<\/em>k Artzibarren\u00a0euskara bazter utzi zutenak eta, bereziki, aspaldiko mintzoari garrantzirik ematen ez zioten agintariak. Hizkuntzaren\u00a0egoerari buruzko zeharkako albiste baliotsuak\u00a0ere eman zituen:\u00a0<strong>Urdiroz<\/strong>tik goiti eta Irati arroan hizkuntza mintzatua euskara zela iradokitzen dute\u00a0hark idatzitakoek. Litekeena da berriemaile\u00a0hura ere herri haietako batekoa izatea. 1917an isildu ziren, tamalez, bere kronikak.<\/p>\n<p>Urte batzuk beranduago \u20141920ko hamarkada hasieran\u2014, beste hainbat eremu bezala Damaso Intzak Artzibar ere aditz-joko nafarra aztertu nahirik zeharkatu eta gero,\u00a0<em>Erizkizundi Irukoitza<\/em>rako inkestak egin zituzten haranean: Azkuek\u00a0<strong>Arrieta<\/strong>n, eta Etxalarko Eusebio kaputxinoak\u00a0<strong>Orotz<\/strong>en eta\u00a0\u00a0<strong>Azparren<\/strong>en. Ez dira guztiak gorde, zoritxarrez.\u00a0<em>Arrita<\/em>n Juana Ibarrola izan zen lekuko; Orotzen Graciana Escabel, Angel Orradre eta Fermin Arbunies. Azparrenen, aldiz, Fermin Etxandi. Urte haietan ari zen koxkortzen edota gazte\u00a0bihurtzen Artzibarko azken belaunaldi euskalduna.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/hiriberri-130322-03.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignright\" alt=\"hiriberri-130322-03\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/hiriberri-130322-03-300x200.jpg\" width=\"300\" height=\"200\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hiriberri (Iturria: J. Etxegoien).<\/p>\n<p>Hamar bat urte beranduago beste ikertzaile bat (<a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/2013\/10\/05\/nafarroako-euskal-mintzoen-mugak-1935\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">Aingeru Irigarai<\/a>) Artzibarko euskararen mugez arduratu zenerako, nekez entzungo zen aldaera hura\u00a0inongo gazteren ahotan ere. Iratialdean topatu zuen Irigaraik hizkuntza bizien, gibelka ordea:\u00a0<strong>Azparren<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>Orotz<\/strong>en, eta baita horren ondoko\u00a0<strong>Gorraitz<\/strong>en ere. Haietan ba omen zen\u00a030 urtez gorako euskaldunik, baina mendearekin batera jaiotako belaunaldi hark ez zerabilen euskararik eta 50 urtetik goitikoen ezpainetan baino ez zen entzuten. Adin hartan bertan zegoen antza\u00a0ezagutzaren eta erabileraren muga\u00a0<strong>Hiriberri, Arrieta, Saragueta\u00a0<\/strong>eta<strong>Uritz<\/strong>en.\u00a0<strong>Imizkotz<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>Lusarreta<\/strong>ko 50 urte ingurukoek erabili ere ez zuten egiten; antzeko zerbait antzeman zitekeen\u00a0<strong>Lakabe<\/strong>eta\u00a0<strong>Gurpegi<\/strong>n, eta euskara-pixarrak baino ez gainerako herriren batean. Ez da Urdirotz, Espotz edota Arizkurengo albisterik Irigarairen zerrendan; izango zen euskaldunik han ere. Dena den, ziztu bizian zihoan iheska euskara Urrobin zein Iratin gora.<\/p>\n<p>Ez dut\u00a0XX. mendearen erdialdeko\u00a0albiste handirik ezagutzen, baina pentsatzekoa da\u00a01904ko inkestan artean euskaradun jo zituzten\u00a0haran hegoaldeko herri denetan \u2014eta erdialdeko askotxotan\u2014 urte haietan desagertuko\u00a0zirela azken hiztunak. Eta herriak berak hustu inoiz, hondar euskal\u00a0hiztun horiek\u00a0desagertzearekin batera.\u00a0<strong>Lakabe<\/strong>ko seme Javier Ibarra Murillo apaiz euskalduna (1626ko Asnozko pasadizoa ezagutzera eman zuena) 1955ean hil zen.\u00a0<em>Ederrena<\/em>\u00a0etxean jaioa zen 1876an; guraso biak artzibartarrak zituen. Huraxe izango zen Lakabeko azken\u00a0euskaldun zaharretako bat; herria bera handik gutxira hustu zen. 1951n\u00a0<strong>Gorraitz<\/strong>en hildako Patricia Bizkai Barber azparrendarra ere euskalduna zela badakit. Gazte samar hil zen (1895ean jaioa izanik) Azparrengo\u00a0azken belaunaldi euskalduneko\u00a0andere hura.<\/p>\n<p><strong>Azken\u00a0hiztunak<\/strong><\/p>\n<p>1970etik aurrera beste aditu belaunaldi batek Artzibarko euskal\u00a0hiztunen\u00a0nondik norakoa ikertzeari\u00a0ekin zionerako desagerpenaren aurreko urratsean\u00a0topatu zuten haraneko hizkera.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/arrieta2.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignleft\" alt=\"arrieta2\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/arrieta2-300x200.jpg\" width=\"300\" height=\"200\" \/><\/a><\/p>\n<p>Arrieta (Iturria: J. Etxegoien).<\/p>\n<p>Irizarrek (1970) estatistika gordina utzi zuen: Orotzen 11 euskaldun aipatu zizkioten, eta Artzibar osoan beste 16 (lau\u00a0<strong>Arrieta<\/strong>n, hiruna\u00a0<strong>Lusarreta<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>Hiriberri<\/strong>n, bi\u00a0<strong>Uritz<\/strong>en eta bana\u00a0<strong>Azparren<\/strong>,\u00a0<strong>Espotz, Imizkotz<\/strong>eta\u00a0<strong>Saraguet<\/strong>an). Zehaztasun handiko datuok Benito Urtasun ikertzaileak eman zizkion, azken euskaldunak 1900ean jaiotakoak zirela berretsiz.\u00a0Urtasunek berak\u00a0<strong>Orotz-Betelu<\/strong>ko toponimia jaso zuen eta\u00a0<a href=\"http:\/\/dialnet.unirioja.es\/servlet\/articulo?codigo=1301581\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer nofollow\">1971n\u00a0<em>FLV\u00a0<\/em>aldizkarian ezagutzera eman<\/a>\u00a0ere bai. 65 urteko Manuel Arzelus izan zuen berriemaile. Arzelustarrak izan zien Orotzen euskara jaso zuten azkenetakoak, azkenak agian; dena den, Manuelen bost anaia-arrebak Uruguaira joan eta bertan gelditu ziren, eta ez dakit baten batek euskarari eutsi zion ala ez. Zaharrenak \u2013Florencia eta\u00a0Carmen arrebak- 1990 eta 1995ean hil ziren.<\/p>\n<p>Artolak, bestalde, haraneko mintzoa biltzeari ekin zion 1971n bertan\u00a0<strong>Hiriberri<\/strong>n, eta hainbat herritako hiztunak elkarrizketatu zituen hogei bat urtez: donostiarrari eta\u00a0azken labekadako hiztun haien ekarpenari\u00a0zor dizkiegu\u00a0Artzibarko aldaeraren\u00a0inguruko xehetasun\u00a0asko. 1980an Artola bera eta Josu Tellabide baleko hiztun bila euskararen hego-mugak orrazten aritu zirenean, \u00a0honako herri hauetan topatu zituzten euskaraz ongi(ska) defendatzen ziren artzibartarrak:<strong>Lusarreta<\/strong>n,\u00a0<strong>Hiriberri<\/strong>n,\u00a0<strong>Arrieta<\/strong>n,\u00a0<strong>Imizkotz<\/strong>en,\u00a0<strong>Urdirotz<\/strong>en,\u00a0<strong>Uritz<\/strong>en,\u00a0<strong>Espotz<\/strong>en,\u00a0<strong>Azparren<\/strong>en eta\u00a0<strong>Orotz-Betelu<\/strong>n.\u00a0Azken bietan, \u2018<em>ozta-ozta<\/em>\u2019 gainera,\u00a0hiztun osoei muga-hiztunak gailentzen hasita nonbait. Artolak aurkitu\u00a0zuten lekukorik gazteena, Soledad\u00a0Arbonies, 51 urtekoa zen.\u00a01971 hartan bertan hil zen Calixto Legasa artzibartar euskalduna, II. Errepublikan zinegotzi izandakoa eta\u00a0<strong>Artozki<\/strong>ko\u00a0<em>Juriko<\/em>\u00a0etxera ezkondua. Ez dakit, ordea, Artozkin bertan sortua ote zen.<\/p>\n<p>Jarraian, azken urte hauetako hondar hiztun eta muga-hiztunen zerrendatxo bat emango dut; denak ez badira gehien-gehienak bederen Koldo Artolak berak elkarrizketatu zituen 1971etik 1989ra bitartean. Batzuk informazio gutxi emateko gauza izan baziren ere, beste zenbaiten ekarpena garrantzi handikoa izan zen Irizarren adizkera-lanetarako:<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Saturnino-Etxamendi.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignright\" alt=\"Saturnino Etxamendi\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Saturnino-Etxamendi-195x300.jpg\" width=\"195\" height=\"300\" \/><\/a><\/p>\n<p>Saturnino Etxamendi arrietarra (1985), eta Francisca Zilbeti emazte erroibartarra; euskalduna hura ere. (Iturria: Fontes Linguae Vasconum)<\/p>\n<p><strong>Orotz<\/strong>en Gregorio Arzelus Arzelus (1904-1986), Manuel Arzelus Gortari (1906-1985) eta Dionisia Lekunberri Orradre (1899-1991), nik dakidala herriko azken euskaldun zaharra.<\/p>\n<p><strong>Arrieta<\/strong>n\u00a0<em>Marterena<\/em>\u00a0etxeko Saturnino Etxamendi Larrea, 1901ean sortua. Koldo Artolak Artzibarren izandako berriemailerik baliotsuenetako bat; 1981etik 1992ra bitarteko harremana izan zuten. Ibarreko\u00a0azken euskaldun osoa izan zen Etxamendi seguru asko; Bara\u00f1ainen hil zen 1993ko abuztuaren 25ean.<\/p>\n<p><strong>Azparren<\/strong>en Gregoria Bizkai Escabel (1901-1989), herriko euskara tirriki-tarraka\u00a0gorde zuen azkeneko hiztuna.<\/p>\n<p><strong>Espotz<\/strong>en Manuel Zazpe Garde (1905) izan zen euskararen apurrak emateko hondar\u00a0lekuko balekoa, baina hura ez zen zahartzaroan\u00a0hizketan aritzeko bezain ongi moldatzen.<\/p>\n<p><strong>Lusarreta<\/strong>ko Jose Larrea Arozena (1902-1990) berriemaile izan zen baina muga-hiztuna baino ez zen hura ere. Hango euskararen berri eman zezakeen azken pertsona izan arren, ulertu besterik ez zuen egiten; ez zen elkarrizketa bat izateko gauza.<\/p>\n<p><strong>Imizkoz<\/strong>en euskara pixar batzuk besterik ez zituen gorde Vicente Inda Errok (1907-1991).<\/p>\n<p><strong>Hiriberri<\/strong>n 1901ean jaiotako Ambrosio Usoz Imirizaldu (1928an Estatu Batuetara alde egin eta Kalifornian iparraldeko artzai franko mintzakide izandakoa), Francisca Larragueta Imirizaldu (1905-1983) eta arestian aipatu Soledad Arbonies Larrageta, 1920an sortua. Andere hau, euskaldun oso baino hartzaileagoa izan\u00a0arren\u00a0(<em>asko xamar ulertzen du baina mintzatu gutxi,\u00a0<\/em>Koldo Artolaren hitzetan)\u00a0oso lagungarri izan zuen Aitor Aranak duela hamar urte Artzibarko hiztegiari buruzko liburua argitaratzeko. Tafallan bizi da gaur egun, 94 urteak beteta.<\/p>\n<p>Hauek guztiek eta beste hainbatek emandako\u00a0informazioaren laguntzaz, Orreaga Ibarra edota I\u00f1aki Camino ere aritu dira XXI. mende honetan Artzibarko mintzoa ikertzen eta mendeetako ondarea galbidetik ateratzen. Ondare horren erakusgarri, hona hemen Arrietako Saturnino Etxamendik Koldo Artolari 1981ean abestu\u00a0zion gaztetako Gabon-kanta (Iturria:\u00a0<em>FLV<\/em>\u00a0113 (2011), 300-301. or.).<\/p>\n<p><em>&#8211; Kantatzen zenuten euskaraz zerbait?<\/em><\/p>\n<p><em>&#8211; Ni\u2026 j\u00fasto-j\u00fasto or\u00f2itzen n\u00e1iz zerb\u00e1it: Jaiki, jaiki artzai\u00f1ak, ernatu goizean, Belengo ziudadean Jesus jaio da ta. Eztuzie jinestatzen ikusi artean, antxen deskansaturik, zure triste ori.\u00a0Ni, no s\u00e9, alguna cosa as\u00ed era.<\/em><\/p>\n<p><em>&#8211; Eman, eman berriz\u2026<\/em><\/p>\n<p><em>Jaiki, jaiki artzai\u00f1ak<\/em><br \/>\n<em>Ernatu goizean<\/em><br \/>\n<em>Belengo ziudadean<\/em><br \/>\n<em>Jesus jaio da ta.<\/em><br \/>\n<em>Eztuzie jinestatzen<\/em><br \/>\n<em>Ikusi artean<\/em><br \/>\n<em>Antxen deskansaturik<\/em><br \/>\n<em>Zure triste ori\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>No s\u00e9, algo lo he cambia\u00f6, e?<\/em><\/p>\n<p><em>&#8211; Kontxo, oso polita da\u2026 eta bertzerik ez zen?<\/em><br \/>\n<em>&#8211; Yo me acuerdo justamente\u2026\u00a0j\u00fasto-j\u00fasto or\u00f2itzen n\u00e1iz, artz\u00e1iak, ju\u00e0tentzir\u00e9, mez\u00e1ra? egu\u00e9rdiko\u2026 o gab\u00e9rdiko mez\u00e1n? altxin\u00e0rruek\u00edn ta\u2026\u00a0\u00bfc\u00f3mo le\u00a0llaman al zam\u00e1rro?\u00a0zam\u00e1rru\u00e1k? ta\u2026 b\u00e9re g\u00f3rro\u2026 \u00e1undi aet\u00e1i? ta ab\u00e0rkek\u00edn, ta\u00a0ax\u00fari zenb\u00e1it \u00f3la\u2026 b\u00e9soan, aurr\u00e1ri ad\u00f3ratzer\u00e1,\u00a0a Jes\u00fas, a adorar\u2026<\/em><br \/>\n<em>&#8211; Muin ematera, edo muxu edo pott edo\u2026 nola erraten da?<\/em><br \/>\n<em>&#8211; \u00c1pa em\u00e1ter\u00e1. Fi\u00e1rki poll\u00edta \u00ecten z\u00fct\u00e9 orduan; g\u00e9ro y\u00e1\u2026 gald\u00fa ze d\u00e9na, g\u00e1ldu zir\u00e9.<\/em><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Artzibarko-euskararen-galera-3.0.jpg\" data-slb-group=\"3346\" data-slb-active=\"1\" data-slb-internal=\"0\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignleft\" alt=\"Artzibarko euskararen galera 3.0\" src=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/files\/2014\/10\/Artzibarko-euskararen-galera-3.0-300x244.jpg\" width=\"300\" height=\"244\" \/><\/a><\/p>\n<p>Artzibarko euskararen galera. Egin klik irudian gertuagotik ikusteko. Gorriz, azken hiztun ezagunen heriotza-urtea. Berdez, euskaldun osoak ez ziren azken muga-hiztunena. Urdinez, herrietan euskaldunen bat gelditzeari buruzko albisterik berankorrenak noizkoak diren.<\/p>\n<p><em>A la vez que el drama de la despoblaci\u00f3n que tan duramente le ha golpeado a lo largo del \u00faltimo siglo, el navarro valle de Arce \/ Artzibar ha vivido en paralelo durante ese mismo tiempo el progresivo debilitamiento y la desaparici\u00f3n de su habla vasca aut\u00f3ctona, extinguida en la pr\u00e1ctica durante\u00a0el \u00faltimo cuarto del siglo XX y cuyo \u00faltimo exponente es la hiriberritarra de 94 a\u00f1os Soledad Arboni\u00e9s, que de ni\u00f1a, en \u00e9poca ya muy tard\u00eda\u00a0(d\u00e9cada de 1920) lleg\u00f3 a hacer suyo en parte\u00a0el euskera de sus mayores.\u00a0<\/em><em>La cr\u00f3nica del euskera de Arce debe necesariamente recoger, por un lado, los ecos\u00a0de largos siglos de vitalidad presentes en innumerables top\u00f3nimos y que van aflorando tambi\u00e9n en diferentes archivos; y, por otro, el recuerdo de aquella \u00faltima generaci\u00f3n de artzibartarras que a\u00fan hace pocos a\u00f1os dieron testimonio\u00a0del habla que alcanzaron en mayor o medida a aprender, y que los convierte en transmisores\u00a0del patrimonio inmaterial del valle; por ello acompa\u00f1a a esta entrada una lista con\u00a0buena parte de esos \u00faltimos hablantes que lo poblaron hasta tiempos muy recientes.<\/em><\/p>\n<hr \/>\n<p>Gorka Lekaroz<br \/>\n<a href=\"http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gorka Lekaroz filologoa da eta bere blogean\u00a0 http:\/\/linguanavarrorum.blogariak.net\/ duela gutxi artikulu bat idatzi zuen Artzibar eta Orotzen inguruan. Artikulu hori gure web gune honetan txertatu dugu, bere baimenez. Mila esker, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4438,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[20],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4431"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4431"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4431\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4431"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4431"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4431"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}