{"id":1663,"date":"2013-10-16T19:35:34","date_gmt":"2013-10-16T17:35:34","guid":{"rendered":"http:\/\/www.valledearce.com\/?p=1663"},"modified":"2020-02-04T17:32:46","modified_gmt":"2020-02-04T16:32:46","slug":"calendario-festivo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/cultura\/etnografia\/calendario-festivo\/","title":{"rendered":"Jai egutegia"},"content":{"rendered":"<p><strong>JAI EGUTEGIA.<\/strong> (Testua eta hasierako irudiak: Jose Etxegoien)<br \/>\nZenbait liburu eta ikerlanetan harat-honat ageri diren aipu batzuez gain, Mikel Aranburu Urtasun ikertzaileak egindako azterlana funtsezkoa da Artzibarko jai egutegia nolakoa zen jakiteko. Azterlana Iru\u00f1ean 1986 inguruan jardunaldi batzuetan aurkeztu, eta Cuadernos de Etnolog\u00eda y Etnograf\u00eda de Navarra bilduman argitaratu zen 1989an eta Eusko Ikaskuntzan 1990ean.<\/p>\n<p>BIBLIOGRAFIA OHARRA: Azterlana berbera da bietan, baina CEEN argitalpenean Ortzadar taldea ageri da egilekide. Interneten badira kopia digitalak.<\/p>\n<p><strong>Aranburu Urtasun, Mikel. 1989.<\/strong> Folklore festivo del valle de Arce. Aplicaci\u00f3n, por el grupo Ortzadar, de un cuestionario etnogr\u00e1fico sobre la fiesta tradicional. In Cuadernos de etnolog\u00eda y etnograf\u00eda de Navarra, 54. zk., 343-376. or. Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua.<\/p>\n<p>\u2013 1990. Folklore festivo del valle de Arce. Aplicaci\u00f3n, por el grupo Ortzadar, de un cuestionario etnogr\u00e1fico sobre la fiesta tradicional. Cuadernos de secci\u00f3n. Folklore, n\u00ba 3, 160-198. or. Argitaratzailea: Eusko Ikaskuntza. Donostia.<\/p>\n<p>Azterlan garrantzitsua da, ahozko historiari buruzko azterlan gutxi egin baita. Bi urtean 27 lagun elkarrizketatu zituzten, gehienak 69 urtetik gorakoak; beraz, XX. mendearen lehen hereneko jai eta ohitura galduen kronologia garrantzitsua eta ikuspegi nabarmena eman zituen.<br \/>\nHona hemen inkesta hartan parte hartu zuten gizon-emakumeen zerrenda, haien omenetan eta oroitzapenetan:<\/p>\n<table style=\"height: 1242px;\" border=\"0\" width=\"496\" cellspacing=\"0\" cellpadding=\"0\">\n<tbody>\n<tr>\n<th valign=\"top\" width=\"142\">\n<p style=\"text-align: center;\" align=\"center\"><b>Elkarrizketatua<br \/>\n<\/b><\/p>\n<\/th>\n<th valign=\"top\" width=\"44\">\n<p align=\"center\"><b>Jaioturtea<\/b><\/p>\n<\/th>\n<th valign=\"top\" width=\"58\">\n<p align=\"center\">Herria<\/p>\n<\/th>\n<th valign=\"top\" width=\"63\">\n<p align=\"center\">Elkarrizketa urtea<\/p>\n<\/th>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Ambrosio Usoz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1901<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Hiriberri<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1984<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Modesta Inda Erro<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1916<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Imizkotz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1984<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Jos\u00e9 Murillo<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1915<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Nagore<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">J.M. Urrizola Erro<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1927<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Nagore<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Ferm\u00edn Vizcay<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1904<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Uritz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Francisco Espinal<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1919<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Lusarreta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">M.\u00aa Concepci\u00f3n Uriz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1922<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Saragueta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Cirila Bidegain<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1922<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Arrieta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Daniel de casa Marterena<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1919<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Arrieta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Tom\u00e1s Aristu<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1901<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Azparren<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Felisa Ilarraz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1919<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Nagore<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Jos\u00e9 Red\u00edn Urrizola<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1902<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Artozki<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Luisa Espinal<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1919<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Lusarreta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Crescencia&#8230;<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1927<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Ekiza<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Juliana Palacios<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1913<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Arrieta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1984<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Ignacio Arano<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1927<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Ekiza<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Florentina Ibarra<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1912<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Lusarreta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Josefa Ducay<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1903<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Arrieta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Santiago Bidegain<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1916<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Arrieta<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Margarita&#8230;<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">\u2014<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Azparren<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Juana Lugea Arboni\u00e9s<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1905<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Uritz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1986<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Lucas Cervantes<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1921<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Gorraitz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Pilar (sra. de L. Cervantes)<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">\u2014<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Gorraitz<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1985<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Salvador Barber L\u00f3pez<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1898<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Azparren<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1986<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Amalia Arboni\u00e9s Etxamendi<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1922<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Hiriberri<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1986<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Javier Arboni\u00e9s Etxamendi<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1927<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Hiriberri<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"63\">1986<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"142\">Juana Castera Leyer<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"44\">1919<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"58\">Hiriberri<\/td>\n<td style=\"text-align: center;\" valign=\"top\" width=\"63\">1986<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><em><strong>URTARRILA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>Errege egunaren bezperak. Erregealdia eta zintzarriak jotzea. <\/strong><\/em>Karta jokoa zen, eta beste herri batzuetan bestelako izenak zituen: or\u00f3n\u2026 Aranbururen azterlanari jarraikiko gatzaizkio hura zer zen jakiteko (1990):<br \/>\n\u201cFamilia Errege egunaren bezperako gauean biltzen zen, eta etxeko kide bat aukeratzen zuten errege. Erregea karten bidez aukeratzen zuten, ausaz. Familiako buruak edo, zenbaitetan, adinekoenak, kartak banatzen zituen, eta banaketan, Jaungoikoa eta Ama Birjina ere sartzen zituzten, eta haietako bakoitzari portzelanazko plater bat paratzen zitzaion, suertatzen zitzaizkien kartak hantxe uzteko. Familia batzuek, halaber, aulkia jartzen zieten mahai ondoan. Kartak adinaren eta agintearen hurrenkerari jarraikiz banatzen ziren. Lehenbizikoa Jaungokoari, eta bukatzeko, etxeko gazteenari. Errege ezpata jasotzen duen huraxe egiten dute errege.<br \/>\nErrege aukeratzen duten hura behartua dago familia txokolatea jatera edo gosaltzera gonbidatzera Errege egunean, goizean. Edo, bestela, postrea edo antzekoa ere ordaindu behar izaten zuen. Jakina, hori ez da betetzen Jaungoikoa edo Ama Birjina errege aukeratzen dutenean; hori gertatzen bazen, zenbait herritan berriz ere kartak banatzen zituzten. Eta etxeko txikienei suertatzen zitzaienean, gonbidapena gurasoek ordaintzen zuten.<br \/>\nBehin karten bidez erregea aukeratutakoan, mutilak leihoetara atera, eta oihuz errege aukeratuaren izena erraten zuten, \u00abviva el rey fulano\u00bb oihu eginez, edo euskaraz, \u00abhalako erregea\u00bb. Aldarrikapena egitean, mutilek ezkilak eta eltzeak jotzen zituzten burrunbaka, eta are gehiago, eskopeta tiroak ere jotzen zituzten.<br \/>\nLusarretan erregeari honela gogoratzen zioten bere betebeharra: \u00aburlia, besugada ordaindu behar duzu\u00bb, eta hori, pentsa daitekeenaz bestela, libra bat txokolate da. Herri horretan, gainera, karguak nola halako jarraipena izaten zuen urtean barna, maiz kasuan kasuko erregearen edo erreginaren baimena eskatzen baitzen etxeetan sartzean.<br \/>\nBeste aldaerarik bazen; konparazio batera, gazteenak kartak banatzeko ohitura (Lusarreta), edota inor errege egiteko karta errege urrea zen (Hiriberri) edo bateko urrea (Ekiza, Gorraitz). Arrietan, adibidez, ez dute Ama Birjina banaketan sartzen. Lakaben, familia gutxi bizi baitziren, denak etxe bakar batean biltzen ziren, aukeraketa egiteko. Ohitura horri txokolatada erraten zaio zenbait herritan (Ekiza), baina izen erabiliena erregealdia da.\u201d<br \/>\nZintzarriak jotzea Pirinioetako ohitura zen; jendea ilunabarrean ateratzen baitzen Errege bezperan, zintzarriak eskuetan -zintzarri handiak, ahal izatera-, usadioaren arabera espiritu gaiztoak uxatzeko, eta erregeei errateko herriak non zeuden, erregeak bidean gal ez zitezen.<br \/>\nArtzibarren ohitura errotua zen herriko karriketan barna joatea; eta Artozkiko eta Elkoazko (Urraulgoiti) jendea, hara, Ekizaraino joaten zen, eta han otamena ematen zitzaien.<br \/>\nEgun horretako beste bi ohitura txiki ere bildu ziren, eta biak ere Aranbururen ahotan jarriko ditugu, (1990): \u201cLakaben, aita familiakoak sutopilak banatzen ditu; lehen zatia gazteenarentzat da, eta azkena etxera iristen den lehen pobrearentzat gordetzen da. Egun honetarako ere bildu da urtezahar gauari dagokion ohitura bat, hots, sukaldean erratza ongi pasatzea, halako moldez, non, arto edo gari aleak agertzen badira, erraten baita urte horretako uzta oparoa izanen dela.\u201d<\/p>\n<p><em><strong>S. Anton.<\/strong><\/em> Abeltzain, artzain eta mandazainen patroia zen, eta egun horretan animaliak bedeinkatzen ziren, eta are gehiago, jai ere ematen zitzaien. Badirudi XIV. mendean zabaldu zela noranahi San Antonek azienda bedeinkatzeko ohitura. Artzibarren jai ematen zieten bai zaldi-aziendari bai mando-aziendari, eta artzibartar batek erdaraz erraten zuen gisan: \u201cno se les echaba el baste\u201d.<br \/>\nEgun horretan hauxe egiten zen, Aranburuk bildutakoaren arabera (1990):<br \/>\n\u201c[\u2026] apezak azienda bedeinkatzen zuen. Oro har, animaliak eliza atariraino edota elizatik hurbileko ohiko toki batera eramaten ziren, eta toki hori izaten da aziendak mendira joateko erabili ohi duen bidean dagoen toki bat. Bedeinkapena egiten da, animaliak pasa ahala. Horrela egiten da, adibidez, Imizkotz, Artozki eta Nagoren. Beste herri batzuetan ohikoa izaten da santuaren irudia karrikara ateratzea (Artozkin, adibidez, non zehaztu digutenez, irudia \u00absantu bat da txerritxo bat duela\u00bb). Azparrenen, apezak bedeinkatzen dituen bitartean, animaliak elizaren eta apez-etxearen arteko estola baten azpitik (estolapetik) pasatzen dira.<br \/>\nBeste zenbait tokitan, apezak berak ukuiluak bisitatuko ditu, eliz mutil batek lagundurik, azienda bedeinkatzeko (Lusarreta, Ekiza). Horretaz gain, Arrietan kandela piztu, eta harekin, animaliaren burua inguratzen zuten, eta adarren gainean argizari urtu pixka bat isurtzen zuten.<br \/>\nSaraguetan, bi eliz mutil arduratzen ziren ohituraz; hau da, ukuiluan bertan, animaliak estola baten azpitik pasarazten zituzten, eta estolari bi mutilek eusten zioten altueran. Horregatik, eliz mutilei eskupekoa ematen zitzaien. Imizkotzen, apezak ere zerbait jasotzen zuen, hots, arrautzak edo txistorra.<br \/>\nOhitura zabaldua zen ukuiluetan santuaren estanpak edo irudiak paratzea. Hiriberrin, egun horretan, estanpa atean paratzen da, eta azienda irudi babeslearen azpitik pasarazten dute.<br \/>\nArrietako berriemaile batek gogoan zeukan zer erran zuen apez batek ahapeka, abelburu mehe eta ahul bat bedeinkatzean, gauza adierazgarria zinez: \u00abhobe pentsua ur bedeinkatua baino\u00bb.\u201d<br \/>\nAzparrenen, estola azpitik pasatzeari \u201cestolape\u201d erraten zitzaion euskaraz.<\/p>\n<p><em><strong>OTSAILA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>Kandelaria. Otsailak 2.<\/strong><\/em>Herri batzuetan eta zenbait ibarretan (Aezkoan eta Artzibarren), egun horretan bedeinkatutako kandelak garrantzitsuak ziren, eta ekaitzak, tximistak eta ortotsak uxatzeko erabiltzen ziren.<br \/>\nKandela horiek, halaber, \u201chilen argitako\u201d erabiltzen ziren, eta hilzorian zegoena azken hatsetan zegoenean pizten zituzten. Imizkotzen, kandela horietako tanta batzuk hildakoaren gorputz gainean botatzen ziren. Kandela horietako argizaria ere Erramu igandeko gurutze bedeinkatuetarako erabiltzen zen.<br \/>\nEkiza eta Lakabeko jendea Artozkiko prozesiora jaisten zen.<\/p>\n<p><em><strong>S. Blas.<\/strong><\/em> Jendearendako eta aziendarendako janaria bedeinkatzen zen, eta prozesioan joaten ziren. Ohikoa izaten zen herri aunitzetan eta hainbat aldaera bildu dira Erronkarin, Orbaizetan, Urrauletan, Artzibarren\u2026 edo Luzaiden, aldi berean gaiztoen aurkako babeslea zena, eta hauxe erraten zuten:<br \/>\n\u201cJaun San Bladi \/ nik sua estali. \/ Bortan bada gaistaginik\/ han harri bedi\/ Jaun Santa Kruz\/ Zilar Santa Kruz.\u201d<br \/>\nArrietan, egun horretan barau egiten zuten biharamunera arte. Artzibarren, janari bedeinkatua egun horretan berean edo biharamunean jaten zen, salbu eta ur bedeinkatua, zintzurreko gaitzak sendatzeko erabiltzen baitzen.<\/p>\n<p><em><strong>Santa Ageda.<\/strong> <\/em>Egun horretan, jendea kantuz aritzen da karrikaz karrika Santa Agedaren omenez, baina ez dakigu zer ohitura zegoen Ibarrean. Zaraitzun eta Erronkarin gazteak kantuan ateratzen dira.<\/p>\n<p><em><strong>MARTXOA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><strong><em>San Nikolas.<\/em> <\/strong>Martxoak 12. Erronkariko herrietan, Lantzen edo Muruzabalen egiten da.<\/p>\n<p><em><strong>San Gregorio.<\/strong><\/em> Egun horretan, zenbait herritan \u201cobispillo de San Nicol\u00e1s\u201d ospatzen zen herri batzuetan, eskuarki abenduaren 6an izaten zena. Martxoan, Orotzen, Aintzioan eta Espartzan egiten zen, edota Urraulgoitiko zenbait herritan, eta eskean ateratzen ziren.<br \/>\nApezpikutxoz jantzi eta eskean joaten ziren, koplaka. Aranbururen azalpenei jarraiki (1990):<br \/>\n\u201cSan Gregorio eguna haurrei dago eskainia Artzibarren. Eskola adineko neska-mutilak eskean aritzen ziren Ibarreko herri guztietan, hamalau bat urte artekoak. Haurren artean, buru egiten zuena eliz mutil jantzita joaten zen, bonete eta santoristo batekin. \u201cObispilloa\u201d erraten zaio (apezpikutxoa). Mutil zaharrenari egokitzen zitzaion, edo maiz, eliz mutilari berari.<\/p>\n<p>Eskean aritzeko, mutilek inauterietako eskeetako tresnak eramaten zituzten, erran nahi baita, gerrena, hartan urdai puskak sartzeko; saskia, arrautzak gordetzeko; zakutoa, ogia eramateko, eta erretilu bat dirua jasotzeko. Ia berriemaile guztiek gogoan daukate zer kopla abesten zituzten ibilbidean etxez etxe, ohiko moldean, Artzibarko herrietan orain dela hogei edo hogeita hamar urte arte entzun direnak.\u201d<\/p>\n<p>Eskean santuari eskainitako kopla txikiak abesten ziren. Honatx hemen Artzibarren bildutako bakarren batzuk:<\/p>\n<table border=\"0\" cellspacing=\"0\" cellpadding=\"0\">\n<tbody>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"219\"><i>San Gregorio Coronado<\/i><\/p>\n<p><i>fue obispo muy honrado<\/i><\/p>\n<p><i>San Nicol\u00e1s en la puerta<\/i><\/p>\n<p><i>esperando la respuesta.<\/i><\/p>\n<p><i>Cantaremos una, cantaremos dos<\/i><\/p>\n<p><i>una limosnita por el amor de Dios<\/i><\/p>\n<p><i>si nos dan o no nos dan<\/i><\/p>\n<p><i>las gallinas pagar\u00e1n.<\/i><\/p>\n<p><i>\u00a0Qu\u00e9 buena limosna nos ha <\/i><\/p>\n<p><i>dado usted, le damos mil <\/i><\/p>\n<p><i>gracias por vuestra merced<\/i><\/p>\n<p><i>San Gregorio Magno le de <\/i><\/p>\n<p><i>salud, lo mismo a nosotros <\/i><\/p>\n<p><i>para andar otro a\u00f1o.<\/i><\/p>\n<p><i>Somos pobres estudiantes<\/i><\/p>\n<p><i>que venimos a estudiar en <\/i><\/p>\n<p><i>una mano cinco dedos <\/i><\/p>\n<p><i>y en la otra tres y dos.<\/i><\/td>\n<td rowspan=\"3\" valign=\"top\" width=\"219\"><i>Venimos aqu\u00ed<\/i><\/p>\n<p><i>llenos de esperanza<\/i><\/p>\n<p><i>La patrona es buena,<\/i><\/p>\n<p><i>tenemos confianza<\/i><\/p>\n<p><i>que aqu\u00ed nos dar\u00e1n<\/i><\/p>\n<p><i>una buena magra<\/i><\/p>\n<p><i>con huevos y pan.<\/i><\/p>\n<p><i>Compa\u00f1ero venga el saco<\/i><\/p>\n<p><i>venga el cesto y el guerren<\/i><\/p>\n<p><i>que ya baja la patrona<\/i><\/p>\n<p><i>para darnos&#8230; <\/i><\/p>\n<p><i>\u00a0<\/i><\/p>\n<p>(erraten da zer dakarren, eta gero, kantatzen da).<\/p>\n<p><i>\u00a0<\/i><\/p>\n<p><i>Os damos mil gracias<\/i><\/p>\n<p><i>por vuestra merced<\/i><\/p>\n<p><i>que les de salud<\/i><\/p>\n<p><i>San Gregorio Magno<\/i><\/p>\n<p><i>lo mismo a nosotros<\/i><\/p>\n<p><i>para andar otro a\u00f1o.<\/i><i><\/i><\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><em><strong><a name=\"inauteriak\"><\/a>Inauteriak.<\/strong><\/em> Epifania eta Aste Santuaren artean ospatzen dira, batzuetan lehenago, eta bestetan, geroago; zenbaitetan, gazteek erabakita; eta finkoak baziren, gehienetan Aste Santu aitzineko egunetan.<br \/>\nZenbait herritan, pertsonaia bat, animalia bat, izaten zen inauterietako ardatza. Konparaziora, \u201cHartza\u201d Auritzen, \u201dAxeria\u201d Luzaiden, baserrietan arrautzak lapurtzen zituena\u2026 eta beste toki batzuetan, aldiz, gaizkile bat, gaiztagin bat izaten zen, jendeak harrapatu, epaitu eta sutan hiltzen zuena. Halaxe izaten da Lantzen (Miel Otxin), Uztarrozen (Aitandi-txarko) eta abar. Inauteriak ostegun gizenetik hausterre eguneko (asteazkena) bezpera arte egiten ziren.<br \/>\nOhiko usadioen artean, mozorro-jantziez gain, eskea egiten zen, eta horretarako, gazteek gerrena eramaten zuten, hau da, burdin luze bat, etxez etxe biltzen zituzten urdai edo xingar puskak eta txistorrak hartan sartzeko. Halaber, saskietan arrautzak biltzen zituzten, eta poltsaren batean, dirua.<br \/>\nBidean aurkitzen zuten jende guztia zikintzen zuten lohiz edo gorozkiz, edota, Artzibarren bezala, urez, ardoz, irinez edo errautsez, eskura zegoen edozein gauza erabiliz. Halaber, lokatzetan blaitutako erratzak erabiltzen zituzten jendea jotzeko (Orbaizetan, kasu), edota zerri-maskuri edo zahatoekin (Auritz).<\/p>\n<p>Artzibarren, egun nagusiak igandea eta asteartea izaten ziren. Honela dio Aranburuk:<br \/>\n<em>\u201cZenbait herrik igandea baizik ez dute ospatzen, eta beste batzuek, aldiz, asteartea besterik ez. Lehenbizikoen artean, Imizkotz, Lusarreta, Artozki eta beste batzuk daude, eta bigarrenen artean, berriz, Nagore. Beste zenbaitetan, berriz, bi egun horietan ospatzen zituzten, eta ohikoa izaten zen igandean eskean aritzea, eta asteartean merendua antolatzea.\u201d<\/em><\/p>\n<p>Eskean zenbait kopla kantatzen ziren. Aranburuk gaztelaniazkoak eta euskarazkoak bildu zituen: <em>\u00abLa patrona de esta casa es una santa mujer \/pero m\u00e1s santa ser\u00eda si nos dar\u00eda de beber\u00bb<\/em> (Azparren). Bertsoaren bukaera hauxe izan daiteke, <em>\u00ab\u2026 si nos diera de comer\u00bb<\/em>, edo bestela, <em>\u00ab\u2026si nos diera un caf\u00e9\u00bb<\/em>.<br \/>\nHiriberrin erran digute \u201ctxingar\u201d urdaia dela, eta honetaz oroitzen dira: \u00abriai talagarai txingar piskat ez eman nahi\u00bb.<\/p>\n<p>Arrietan, orduen kontrako zentzuan aritzen dira eskean, eta bi egunetan banaturik. Igandean goialdean, eta asteartean, herriaren behealdean. Batzuetan, ibilbidea aski luzea izaten da; adibidez, Artozkiko gazteak Ekizako baserriraino igotzen ziren, eta Gorraizkoak Lakaberaino iristen ziren\u201d.<\/p>\n<p>Inauteriak 1920ko hamarkadan hasi ziren galtzen, eta Francoren diktadura garaian, guztiz debekatu zituzten.<\/p>\n<p>Pirinioetako inauterietako pertsonaiak eta izenak.<\/p>\n<table style=\"height: 798px;\" border=\"0\" width=\"509\" cellspacing=\"0\" cellpadding=\"0\">\n<tbody>\n<tr>\n<td style=\"text-align: center;\" valign=\"top\" width=\"105\"><b>Herria, ibarra<br \/>\n<\/b><\/td>\n<td style=\"text-align: center;\" valign=\"top\" width=\"78\"><b>Inauteria<\/b><\/td>\n<td style=\"text-align: center;\" valign=\"top\" width=\"214\"><b>Osakideak<\/b><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td rowspan=\"2\" valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Aezkoa, Abaurregaina<br \/>\nOrbaizeta<\/p>\n<\/td>\n<td rowspan=\"2\" valign=\"top\" width=\"78\">Inautreak<\/p>\n<p>Igautreak<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Zirinuak<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Muzuzarko, madama, madamo<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Auritz-Burguete<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"78\">Igautreak<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Zarratrako, muxixarkoa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td rowspan=\"3\" valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Erroibar, Lintzoain<\/p>\n<p align=\"right\">Aurizberri-Espinal<\/p>\n<p align=\"right\">Erro<\/p>\n<\/td>\n<td rowspan=\"3\" valign=\"top\" width=\"78\">Irauteak Iautreak<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Moxorrotuak<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Muzizarkoa, moxorroa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Muxixarkoa, muzuzarkoa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Artzibar<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"78\">Ihautrea<\/p>\n<p>Ihautre eguna<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Zarratrakoa, moxorroa, muxuzarkoa, muzizarkoa, mozizarkoa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td rowspan=\"3\" valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Zaraitzu, Jaurrieta<\/p>\n<p align=\"right\">Ezkaroze<\/p>\n<p align=\"right\">Orontze<\/p>\n<\/td>\n<td rowspan=\"3\" valign=\"top\" width=\"78\">Iotiak<\/p>\n<p>Karnabala<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Moroa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Mumuzarkoak, zarratrakoa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Txantxoak<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"105\">\n<p align=\"right\">Luzaide-Vacarlos<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"78\">Ihauteriak<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"214\">Axeria, gorria, banderaria, zapurrak, maskak, gigantiak, makilaria\u2026<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><em><strong>Erramu Igandea.<\/strong><\/em> Herrietan prozesioak egiten ziren, eta Hiriberrin, zumezko erramuak biltzeaz arduratzen zen auzokideak jotzen zituen ezkilak. Ezkilak jotzea txandaka egiten zen.<br \/>\nAste Santua. Aste Santuan ez zen ezkilarik jo behar, Piztuera egunera arte bederen, eta ezkilen ordez, mutilek zurezko<em> \u201cmarraskak\u201d<\/em> edo <em>\u201ckalakak\u201d<\/em> erabiltzen zituzten, jendea elizkizunetarako abisatzeko.<\/p>\n<p>Aranbururen azterlanean (1990) Artzibarko beste ohitura batzuk ere ageri dira; adibidez, Ostegun Santuko mezan egiten zen burrunba handia.<br \/>\n<em>\u201cAste Santuko egun nagusia Ostegun Santua izaten zen. Elizkizunean, halako une jakin batean, elizako argi guztiak itzali bidenabar kalakak jotzen zituzten burrunba handiz, eta jarlekuak ere mugitzen zituzten, are zalaparta handiagoa sortzeko. Haurrak irrikaz egoten ziren une horren zain, eta Bibliako ilunpetako azken lurrikararekin bat egiten zen. Artzin, bai Ostegunean bai Ostiralean, prozesioak egiten ziren. Elizetako ur bedeinkatua kentzen zuten, eta Larunbat santuan berriz ere jarri eta bedeinkatzen zuten. Larunbat Santuan, gainera, Nagoreko haurrak eskean aritzen ziren etxez etxea, Ibarreko gainerako herrietan San Gregorio egunean egiten zutenaren antzera.\u201d<\/em><\/p>\n<p><em><strong>APIRILA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>San Marcos.<\/strong><\/em> (apirilak 25). <em>\u201cPor San Marcos, los pesebres boca abajo\u201d<\/em><br \/>\nEsaera zaharra, Imizkotzen bildua.<br \/>\nAranbururi jarraituko diogu (1990), egun horri buruz Artzibarren ohiturak bildu zituen bakarra baita:<br \/>\n<em>\u201cSan Markos egunaren inguruan, Artzibarrek errogatiba aunitz egiten zituen uztak eta alorrak gorde eta babestearren, ekaitzak etorriko ote ziren beldurrez. Xede hori gogoan, herri mugakideek maiz elkarrekiko bisitak antolatzen zituzten. Horrela gertatzen zen, konparaziora, Lusarreta eta Urdirotz artean; egun batean batzuk beste herrira joaten ziren, eta biharamunean, alderantziz egiten zen.<\/em><br \/>\n<em> Udaberriko errogatibetan aipatzekoak dira Imizkotz, Arrieta eta Hiriberri herriek elkarrekin egiten zituztenak, aurrerago azalduko dugun protokoloarekin bat. Eskaera guztiak egin ondoren, hamaiketako ederra egiten zuten.<\/em><br \/>\n<em> Errogatibak ez ziren halako egun finkoetan egiten, garai jakin batean baizik, San Markosetan hasi eta Igokundera bitarteko garaian.<\/em><br \/>\n<em> San Markosetan, halaber, azienda mendira hasten ziren eramaten, negua etxean eman ondoren. [\u2026]<\/em><br \/>\n<em> Maiatzean, edo hobe erran, San Markos egunetik aitzinera, Hiriberri, Imizkotz eta Arrietako jendeak errogatibak egiten zituen elkarrekin, hiru egunez jarraian, herri bakoitzean; horrela, lehen egunean, Hiriberri eta Imizkotz Arrietara joaten ziren bisitan; bigarrenean, Imizkotz eta Arrieta, Hiriberrira; eta hirugarrenean, Imizkotzek beste biak hartzen zituen (beste berriemaile batzuek bestelako hurrenkera eman dute, baina gehienek aipatu dugun horixe).\u201d<\/em><\/p>\n<p><em><strong>MAIATZA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>San Isidro nekazaria.<\/strong><\/em> Erraten da Nafarroan 1949an hasi zela ospatzen nekazaritzako zaindariaren eguna. Saraguetan gurutzeari egiten zizkioten eskaintzak; garai hartan, herriaren kanpoaldean zegoen, eta gaur egun, plaza ondoan.<\/p>\n<p><em><strong>Corpus Christi. (Besta Berri).<\/strong><\/em> Egutegi katolikoaren jai nagusietako bat. Prozesioak herri guztietan egiten ziren. Inguru osoan, hainbat aldare paratzen ziren prozesioaren ibilbidean, eta aldare bakoitzean, jendea gelditu eta otoitzean hasten zen. Halaber, ohikoa izaten zen balkoietan oihalak zintzilikatzea, eta lurrean belarrak eta ihiak paratzea. Zenbaitetan, arrosa-petaloak botatzen ziren, bai eta suziriak eta eskopeta-tiroak ere.<br \/>\nJai eta ospakizun batzuetan tiroak jotzea arriskutsua izaten zen. Hara zer gertatu zen 1928an Orbaran (Aezkoa) <em>\u201cGobernu Zibilean Auriztik igorritako ofizioa jaso dugu, eta horren arabera, Orbaran Corpus eguneko prozesioa egitean, L. E. E.k salba batzuk jo nahi izan zituen bere etxetik, eta eskopetan perdigoiz kargaturiko kartutxo bat sartu zuen, eta tiroa jotzean, herriko alkate Miguel Burusco zauritu zuen eta hainbat auzokide ere bai, hala nola Antonio Arozarena, Micaela Aguirre, Nemesio Eguinoa, Manuel Labayen eta Clemente Vazquez. Zorionez, guztiek ere zauri arinak dituzte. Tiro egin zuen pertsona atxilotu zuten.\u201d<\/em><\/p>\n<p><em><strong>Prozesioak.<\/strong><\/em> Ia herri guztiek prozesioren bat egiten zuten, eta ohitura izaten zen karrikak prozesiorako belarrez, ihiz eta mendafinez tapizatzea\u2026 Eta Artozkin, ihiz landara, zekalezko adarrak erabiltzen ziren, eta gero, adar horiek zuhaitzak izurrietatik babesteko erabiltzen zituzten.<\/p>\n<p>Hona hemen Artzibarko prozesioen edo erromerien zerrenda, haietako batzuk data zehatzik gabe:<\/p>\n<p>\u2013 <em>Nagore.<\/em> Herria Bideko Ama Birjinaren ermitara joaten zen maiatzean. Honatx zer idatzi zuen horri buruz Garc\u00eda Jaurrietak, (2007); <em>\u201dUrtero, auzokideek hiru gauza egiten zituzten ermitan. Ekitaldi nagusia errogatibak ziren, Ama Birjinari uzta onak, euria eta abar eskatzeko. Bigarrenik, abuztuko Ama Birjinaren egunean jendea haraino joaten zen prozesioan; lehenbizi karrikaz karrika ibiltzen ziren, eta bide mehar batean barna, ermitaraino iritsi, huraxe inguratu, eta atzera jotzen zuten herriko elizara. Azkenik, antzeko gauza bat egiten zen Orreagako erromeriaren ondoko igandean. Lehenago, erromeria hori astez egiten zen, asteazken batez, osteguna jaia baitzen eta meza ermitan ematen zen\u2026\u201d.<\/em><\/p>\n<p>\u2013 <em>Artozki<\/em>. Maiatzaren 8an, Artozkikoak beren herriko San Migel ermitara joaten ziren, eta irailean ere bai:<\/p>\n<p>\u2013<em> Azparren-Gorraitz.<\/em> 1916an, Urabayenek idatzi zuen Gorraizkoak eta Azparrengoak prozesioan joaten zirela Orotz Betelura. Honela dio: <em>\u201cMaiatzaren 9an, Azparren eta Gorraizko auzokideak prozesioan doaz Elurretako Ama Birjinaren ermitara; baseliza muino batean dago herritik hurbil. Orotz Beteluk ezkilak jotzen ditu, ermitan meza ematen da, eta arratsaldean, bakoitza bere herrira joaten da prozesioan.\u201d<\/em><\/p>\n<p>\u2013 <em>Hiriberri.<\/em> Hiriberrikoak Juandetxakoko zelaietara igotzen ziren Igokundearen ondoko asteazkenean (ofizialki, Jaun Done Xakue). Han, Udalak gazta eta ardoa ematen zizkien. Imizkoztik mendiko tontorrerako bidean, Santiagori eskainitako ermita bat izan zen, eta horrek ziurrenera lotura du hiriberritarrak elkartzen ziren lekuarekin.<\/p>\n<p>\u2013 <em>Arrieta-Hiriberri.<\/em> Arrieta eta Hiriberrikoak \u201cBizkar\u201d izeneko gainera igotzen ziren. Toki hori Arrieta gainean zegoen, ipar-ekialdera, eta handik, apezak bedeinkazioak igortzen zituen alde guztietara saguen izurrien kontra.<\/p>\n<p>\u2013 <em>Arrieta.<\/em> Arrieta ere San Martin ermitara joaten zen egun horretan. Baseliza herriaren gainaldean zegoen.<\/p>\n<p>\u2013 <em>Azparren.<\/em> Maiatzean, Azparrengo jendea bere ermitara joaten zen prozesioan; egun, ez dago baselizarik. XVIII. mendeko agiri batean Santa Teresa ermita dago jasoa, eta gero, Agoniako Ama Birjinari eskainitako ermita ageri da.<\/p>\n<p>\u2013 <em>Uritz<\/em>. XIX. mendearen bukaeran, errogatiba-prozesio garrantzitsuak egiten ziren ekainean, Urizko elizan, San Blasen erlikien ohoretan, uztak babesteko. Garai hartako kroniken arabera, Artzibarko 8 herrik gutxienez parte hartzen zuten (Ikusi Urizko hemeroteka). Ez dakigu prozesioak noiz arte iraun zuen, eta gaur egun erabat dago ahaztua. Hona hemen Nagoren 1898an idatzitako albistea: <em>\u201cHerri honek eta beste zazpik urtero Urizko parrokiari egiten dioten errogatiba tradizionala da, non San Blasen erlikia gurtzen baita, eta Jaungoikoari eskatzen zaio ez erortzeko ekaitz makurrik alorretan dauden uzten gainean\u2026 Prozesioa iritsitakoan, aipatu parroko jaunak eman zuen meza, eta Antonio Gotia jauna aritu zen diakono, eta Faustino zazpe jauna, azpidiakono, hau da, Nagoreko eta Urdirozko erretore agurgarriak, hurrenez hurren. \u2026 \u201d.<\/em> Edo honatx 1901eko kronika: <em>\u201cProzesio antolatuan, nor bere baitan bildurik eta gizalegean, atzo goizean errogatiba santua eta tradizionala ospatu zen, ibar honetako zortzi herritako biztanleek urtero Urizko parrokia-elizara egiten duten bezala, non San Blas loriotsuaren erlikiak gurtzen baitira\u2026\u201d<\/em><\/p>\n<p>\u2013 <em>Uritz.<\/em> Uritzen ere ermita bat izan zuten, Karmengo Ama Birjinari eskainia, eta Claver\u00eda ikertzaileak dioenez, auzokideek urtero irudia prozesioan eramaten zuten Orreagara. Ez dago oraingoz prozesio horri buruzko beste erreferentziarik.<\/p>\n<p>\u2013 <em>Saragueta.<\/em> Saragueta gurutzera joaten zen prozesioan, eta alderdiari ermita deitzen zioten.<\/p>\n<p><em><strong>Erromeria Orreagara.<\/strong><\/em> Ibarreko garrantzitsuena da. Atal berezia osatu dugu erromeria horrentzat; beraz, hemen aipatze hutsa eginen dugu (Ikusi Orreagarako erromeriari buruzko atala).<\/p>\n<p><em><strong>EKAINA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>San Joan.<\/strong><\/em> Aranburu ikertzaileak dio San Joan eguna ibarreko jairik ospatuenetakoa zela, eta hainbat ohitura bildu zituen hari loturik.<br \/>\nSan Joan gaueko erriturik tradizionalena suak dira, su garbitzailea. Ibarreko zenbait herritan, Corpus eguneko prozesioan alfonbratako erabilitako ihiak eta belar santifikatuak botatzen zituzten sutara.<br \/>\nDiotenez, gau hartako ihintzak gaitz batzuk sendatzen omen zituen. Orbaizetan, Arian, Orondritzen eta Arrietan ihintz hura gomendatzen zuten, sarnari aurrea hartzeko.<\/p>\n<p>Hona hemen Aranburuk (1990) bildutako beste ohitura batzuk:<br \/>\n<em>\u201cSua gai aunitzekin egiten zen, eta nabarmentzekoak dira (bere interes etnologikoari begira) Corpus Christi eguneko prozesioaren pasaeran lurrean zabaldutako ihiak (Nagore\u2026), aurreko urtean San Joan egunean bedeinkaturiko eta berariaz gordetako iratze idorrak, edota aurreko eguneko adar-sorta idorrak (Saragueta, Lusarreta\u2026). Behin sua piztutakoan, ezpel eta arte adarrak botatzen zitzaizkion. Edota elorri zuria Ekizan. Arrietan, solstizioetako su horien errautsak alorretan barreiatzen zituzten.<\/em><br \/>\n<em> Herriko jende guztiak egin zezakeen eta egiten zuen jauzi suaren gainetik, haurrek, gazteek, zaharrek, gizonek nahiz emakumeek, hainbat gaitzen kontrako babesa emanen zielakoan; sarnaren kontra babestuko zituelakoan, bereziki. Gure berriemaile aunitzek diote hura \u00abia derrigorrezkoa zela, gaitzak sendatzen baitzituen<\/em>\u00bb. Su gainean jauzi egitean, esaldi bat erran edo oihu egiten zen. Honatx ohikoenak: Sarna fuera; Sarna Frantziara, garia Espa\u00f1ara; Garia etxera; Ezkabia kanpora. Edota beste batzuk, hala nola izurria kanpora. <em>Oro har, berriemaileek gogoan daukate lehenago esaldiak euskaraz erraten zirela.<\/em><br \/>\n<em> San Joan gaueko su errituen inguruan, bestalde, mutilek su ematen zieten ardo zahato zaharrei; han ibiltzen ziren karrikaz karrika zahatoak buru gainean astinduz. Ohitura hori nahiko zabaldua zegoen.<\/em><\/p>\n<p>Gauerdia pasatuta, beste erritu batzuk egiten ziren. Aranburuk honela dio:<br \/>\n<em>\u201cSan joan egunean, goizaldean, hainbat purifikazio erritu egiten ziren. Horietako batzuk oso lotuta zeuden urarekin. Eguzkia atera baino lehen, herri batzuetako auzokideak toki jakin batera joaten ziren, herriko iturrira berera, adibidez, aurpegia garbitzeko, eta horrela, begietako gaitzetik babesteko (Azparrenen, Imizkotzen\u2026), sarnatik babesteko (Arrieta) edo oro har gaitzak eragozteko (Ekiza). Hiriberrin oroitzen dira Bizkarretako (Erroibar) neska bati sarna sendatu zitzaiola baratzeko ihintzarekin San Joan goizean. Ohitura ere izaten zen ura baraurik hartzea.<\/em><br \/>\n<em> Erritu horiek ere aziendari dagozkio. Azparrenen, ardiak errekako osin batera eramaten zituzten; alde batetik sarrarazi eta bestetik aterarazten zituzten \u00abSan Joan eguneko uretan bustiak\u00bb. Arrietan, etxeko guztiek edaten zuten goizalde hartan bertan Iturripetik ontzi batean ekarritako ura. Aurrekoarekin oso lotua, ibarreko mutilek gauez eta \u00abisilean\u00bb auzokideen ardiak eta ahuntzak jezten zituzten, esnearekin gauez txokolate-jana prestatzeko. Arrietan, ardiei artilea mozten zieten, animaliak errekan sartu baino lehen.<\/em><br \/>\n<em> Adar-sortak. Neskak bizi ziren etxeetan, mutilek arku formako adar-sorta apaingarriak paratzen zituzten ateetan, eta ferrekin eusten zitzaizkien; ferrak propio xede horretarako paratzen ziren etxeetako fatxadetan. Adar-sortak egiteko, goiz hartan bertan bedeinkaturiko iratzea, elorri zuria, intsusa-loreak eta intxaur-hostoak erabiltzen zituzten. Adar-sortak hatxe zirauen urte osoan, eta maiz, haren hondarrak erabiltzen ziren, handik urtebetera, San Joan bezperako sua pizteko. Neska omenduek merendua eskaintzen zieten mutilei. San Joango adar-sortek, halaber, ekaitzen aurkako indar babesgarria dute.<\/em><\/p>\n<p><em><strong>Bestelakoak.<\/strong><\/em> <em>Herri batzuetan, arrosak eta perrexila bedeinkatzen zituzten, eta kuxin batean paratzen ziren, hildakoen buru azpian. Imizkotzen diote San Joan egunean lo-kuluxka egiten duena logale izanen dela urte osoan. Eltzeak janariz beterik leiho-hegian uzten zituzten etxekoandreek, eta \u00abustekabea\u00bb hartzen zuten, eltzea lapurtua izan zela ikusi ondoren. Mutilek San Joan egunean egin ohi zuten bihurrikeria zen.\u201d<\/em><br \/>\nArtzibarko herri batzuetan (Gorraitz) eguzki-loreari <em>\u201ccardo de S. Juan\u201d<\/em> deitzeko ohitura zuten, sorginak uxatzeko. Etxeko atarietan paratzen zen, zeren, tradizioaren arabera, sorginak hostoetako puntak hasten baitziren zenbatzen eta, ohartu orduko, goiznabarra zetorren eta desagertu beharra zeukaten.<\/p>\n<p><em><strong>UZTAILA-IRAILA.<\/strong><\/em><br \/>\nLan handiko hilabeteak, jai gutxi ospatzen ziren.<\/p>\n<p>HERRIKO FESTAK. 1920-30eko urteetan, Artzibarren, eta oro har, inguru guztian, herriko festak egunez aldatu zituzten, hau da, zaindariaren egunetik eguraldi hobea egiten zuen garaietara aldatu ziren, patroiaren eguna gehienetan udazken-neguan izaten baitzen. 1960-70eko hamarkadan, data batzuk berriz ere aldatu ziren, udan egiteko, udan hirira bizitzera joandako auzokideak egoten baitziren. Aranbururen arabera: <em>\u201cLehen aldaketaren erakusgarri, Lusarretak, 1949 inguruan irailera aldatu zituen herriko festak, eguraldia zela eta; Saraguetan, San Joanen lepo-moztearen egunera (abuztuak 28) atzeratu zituzten festak, nekazaritza-lanak bukatzeagatik ; arrazoi bera izan zela medio, hau da, eultzi-lanak, Arrietan 1928an iraileko gurutzera atzeratu zituzten; Artozkin Arrosarioko Ama Birjina aukeratu zuten herriko festak ospatzeko, 1930 aldean, herriko zaindariaren ordez; eta Gorraitzen, San Martin egunetik San Migeletara aitzinatu zituzten\u201d<\/em>.<br \/>\nFestek hiruzpalau egun eta bezpera irauten zuten. Ohiturak ezberdinak ziren, herriaren tamainaren arabera, eta garaian garaiko ekonomiaren arabera. Oro har, mutil-nagusiak aukeratzen ziren herriko gazteen artean, ekitaldiak zuzentzeko. Otorduak eta musika ziren ardatz: bandak, bikoteak, akordeoilariak\u2026 jendea karrikaz karrika eta etxez etxe ibiltzen zen, plazan dantzaldiak, eta zaindariaren eguneko meza nagusian ere jotzen zuten. Azken eguna ezkonduen eguna izaten zen.<\/p>\n<p>Hona hemen Aranburuk Artzibarri buruz adierazitako gauza batzuk (1990):<\/p>\n<p><em>BEZPERA. [\u2026] Egun honetan ere, ahuntz edo antxume bat hiltzeko ohitura zegoen, eta tripotak prestatzen ziren.<\/em><\/p>\n<p><em>LEHEN EGUNA. Goizean goizik, zortziak baino lehen, musikariak goizeko diana jotzera ateratzen dira, mutilek lagunduta. Eta goizeko karrikadantzaren ondotik, meza. Arrietan, mutilak musikariekin batera ibili, eta etxeetan gosaltzen zuten. Ohitura izaten zen beti hiru etxetan egitea, eta hiruetan gauza bera; zopa, bildots-barrukiak eta kafea. Gosari ibiltari hori bazkal tenorera arte luzatzen zen. Bigarren eta hirugarren egunean, beste etxe batzuetan gauza bera gosaltzen zuten. [\u2026]<\/em><br \/>\n<em> Artzibarko ohiko menuak honakoak izaten ziren; beti oilaskoa, ardia edo bildotsa, bai eta bildots-tripotx aipatuak. Eltzeko zopa, txitxirioak azarekin, eta eltzeko-zopako haragia bera tomatearekin zerbitzatua. Postreen artean, nabarmentzekoak dira esnez eta arto-irinez egindakoak; arrozesnea, natillak, intxaur-tarta, etab. .<\/em><br \/>\n<em> Arratsaldean, herriko larrainean dantza egiten zen. Herriren batean, eguraldia zela eta, edo jende gutxi bizi zenez, dantzaldia toki itxian egiten zen. Lusarretan, adibidez, festak abenduan ospatzen baitziren. Eta Ekiza eta Lakabe baserri txikietan ere antzera. [\u2026]<\/em><\/p>\n<p><em>EZKONDUEN EGUNA. AZKEN EGUNA. [\u2026] Arratsaldean, goiz hasten zen dantzaldia larrainean edo larrain dantza. 15:30etik 17:00etara bitartean. Eta herrien arabera, mutil-nagusiek eta lagunek jota batekin hasten zuten dantza, edo, hobe erran, birekin, dantza errepikatzen baitzuten bikotekide bakoitza txandakatuz. Neska-nagusiek txokolatea boladoekin zerbitzatzen zieten musikariei, mutil-nagusiari eta lagunari. [\u2026] Dantzaldia otoitzerako ezkila-jotzearekin batera bukatzen zen, eta emakumeek etxera joan behar izaten zuten. Mutilek, ordea, tabernan jarraitzen zuten parrandan. Hala ere, herri batzuetan eta garai jakin batzuetan, dantza ere izaten zen afalondoren, toki itxian, gainera. Apezek berez dantzaren kontrako jarrera izaten zuten; beraz, kasuan kasuko apezek are zorrotzago jotzen zuten horrelako dantzaldien aurka.<\/em><br \/>\n<em> Hirugarren eguna, zenbait herritan, ezkonduei eskaintzen zitzaien, eta ezkonduen eguna erraten zitzaion. [\u2026] Arrietan, mutil-nagusia ezkonduekin batera joaten zen, halako opil puntadun berezi bat eramanez; opila bularrean gurutzatutako zetazko zapi batetik zintzilik eramaten zuten. Opila guztien artean jaten zuten arratsaldeko dantzaldian.<\/em><br \/>\n<em> [\u2026] Festen gastu-aurrekontua mutil guztiek ordaintzen zuten erdizkan, eta musikariei ordaindu beharreko gastua izaten zen handiena. Bakoitzari kuota handi samarra tokatzen zitzaion. Esate baterako, mutil bakoitzak bost pezeta jarri behar izaten zuen 20ko hamarkadan, eta berrogeiko hamarkadan, berriz, bana beste, bost ogerleko.<\/em><\/p>\n<p><em><i><a href=\"http:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignright wp-image-7533\" src=\"http:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles-1024x683.jpg\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"267\" srcset=\"https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.valledearce.com\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/piperropiles.jpg 1200w\" sizes=\"(max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/a><\/i>PIPER-OPILAK. Artzibarko neskek gozogintzako opilak oparitzen zizkieten mutilei herriko festetan; zortzi forman txirikordatutako opilak ziren, eta anisezko bolatxo txikiekin apainduak (txotxoak). Piperropil ospetsuak dira. Mutil gazteek oso gustukoa zuten piper-opila, hura gozoa baitzen, eta oparia jasotakoaren aho-sabaia gozatzeaz gain, bihotza poztu ere egiten zitzaion: neska batek ez zion nornahiri piper-opila oparitzen. Piper-opilak etxeko labean egiten ziren, edota okindegian enkargatuta. Eta kanpotik ere ekartzen ziren (Agoiztik, adibidez). Badira hainbat errezeta, baina oinarrizko osagaiak berberak ziren: gari-irin gutxi, arrautzak (ia dena gorringoa harrotua), azukrea, anisa eta kanela. Berriemaile batzuek erran digute neska-nagusiari, eta ez beste inori, zegokiola piper-opilak banatzeko egitekoa. Beste batzuek, ordea, erran digute neska guztien egitekoa zela. Herriko festetako ohitura zen, baina zenbait herritan, Inauterietan ere egiten zen; Artozkin, adibidez.<\/em><\/p>\n<p><em>FESTA TXIKIAK [\u2026] Herriko festak egunez aldatzen direnean, zaindariaren eguna ospatzeko festa txiki bat egiten da, egunbetekoa. Lusarretak, adibidez, abuztuaren 3an ospatzen zuen; meza eman, eta kito. Imizkotzen zaindariaren eguna (Agate Deuna) eta bezpera ospatzen zuten, akordeoilari bat kontratatuta. Nagorek San Julianetan ospatzen zituen, hau da, urtarrilaren 7an, herriko zaindaria baitzen, eta bizpahiru egunez irauten zuten eta, inoiz-edo, Errege eguna hurbil zegoenez, edota asteburuan tokatzen zenez, herriko festa handiak bezain luzeak izan zitezkeen. Udako festetako mutil-nagusi berberak aritzen ziren, eta dantza, berriz,eskolako pasabide zabaletan egiten zen, urtarrileko eguraldiak atari zabaleko dantzaldia eragozten baitu. Azparrenek Santa Agedan ospatzen zuen jaia, bai eta San Joan egunean ere; eta San Lorentzo egunean festa txikiak egiten ziren Arrietan, herriko festak irailera aldatu eta gero. San Blas egunean, otsailaren 3an, eta bezperan, Urizko festa txikiak ospatzen ziren, eta Hiriberrin meza, bazkari ona eta akordeoia soinua izaten ziren San Andres ospatzeko.<\/em><\/p>\n<p><em><strong>URRIA.<\/strong><\/em><br \/>\nUsoa ehizatzeko hilabete honetan ez omen zen Ibarrean tradizio handirik, iparraldeko auzokideek ehiza-postua hobeagoak baitzituzten mendi-lepo garaiagoetan.<\/p>\n<p><em><strong>AZAROA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em><strong>Domu-saindu eguna.<\/strong> <strong>Hildakoen eguna.<\/strong><\/em> Kanposantura joateko ohitura 1940ko hamarkadan hasi omen zen Nafarroan.<br \/>\nArtzibarren eskean ateratzen ziren goizean, eta fruitu lehorrak eta goxokiak ematen zitzaizkien. Arratsaldean, elizara \u201csutopilak\u201d eramaten ziren, eta behin bedeinkatuta, berriz ere banatzen ziren. Egun hartan abesten ziren bertsoen artean, Aranburuk bi estrofa solte bildu zituen, lehena Saraguetan: <em>Txingila mingila kurruskario \/ abre las puertas del armario.\u201d<\/em> . Eta beste aldaera bat, dena euskaraz: <em>\u201cZingila mingila kurruskario \/ sagarrak merke ta udareak kario\u201d.<\/em> Eta bestelako bukaerarekin ere bai, <em>\u201c\u2026 udareak merke ta sagarrak kario\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em><strong>San Martin.<\/strong> <\/em>Urabayenek 1916an Orotzi buruz idatzitako liburuan, artzainen arteko ohitura galdu bat idatzi zuen, ziur aski ibarrean zabalduagoa zegoena: <em>\u201cLehenago, artzainak San Martin egunean biltzen ziren (azaroaren 11n), bildots bat jateko; egun horretan haize-hegoa bazebilen, negua goxoa izanen zenaren seinalea izaten zen. Baina ohitura hori galdua da\u201d.<\/em><br \/>\nArrietan, prozesioan joaten ziren herriko ermitara, eta egun hartan, herriko etxe guztietako ardi eta ahuntz saldoendako artzainak kontratatzen zituzten.<\/p>\n<p><em><strong>ABENDUA.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><strong><em>Eguberriak.<\/em> <em>Eguberriko enborra.<\/em><\/strong> <em>Xukil, tukil edo txukil<\/em> Urraulgoitin eta Artzibarren (Hiriberri eta Azparren). <em>Baztarreko, bazterreko,<\/em> Aezkoan. <em>Xubilar<\/em> Erromantzatuan, <em>Xuhilau o xukileko<\/em> Luzaiden\u2026<br \/>\nHandia izaten zen, eta oso handia bazen, aziendekin eraman behar izaten zen. Beste batzuetan, kide bakoitzak enbor bat gehiago eramaten zuen, <em>\u201cJaungoikoa berotu zedin\u201d, \u201cJaungoikoaren xatarrak berotzeko\u201d<\/em>, edota Saraguetan bezala, bat Jaungoikoarentzat, eta bestea Ama Birjinarentzat. Zenbait herritan erraten zuten Gabon gaueraino iraun behar zuela piztuta (Urraulgoitin, kasu), bai eta urteberri eguneraino ere; Arrietan, adibidez. Halaber, hondarrak gorde eta ekaitzak uxatzeko pizten ziren, edota enborrari zerion kea baliagarria zen San Anton egunean azienda bedeinkatzeko.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p class=\"qtranxs-available-languages-message qtranxs-available-languages-message-eu\">(Ejemplo: Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible \u00fanicamente en %LANG:<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_mi_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0},"categories":[18],"tags":[47,33,105,106,103,104,39,40,38,37,36,107,35,32],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1663"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1663"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1663\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1663"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1663"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.valledearce.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1663"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}