Berdintasun zerbitzua-Kontratazio berria
Azkeneko berriak, Udalaren jakinarazpenak, Berriak
Joan den abuztuaren 1ean, ERROIBAR, ABAURREGAINA, ABAURREPEA, ARIA, ARIBE, GARAIOA, GARRALDA, HIRIBERRI, ORBAIZETA, ORBARA, OROTZ-BETELU eta ARTZIBARKO UDALERRIETAKO BERDINTASUN ZERBITZUA EMATEKO eratutako MAHAI KUDEATZAILEAK BERDINTASUN AGENTE LANPOSTURAKO pertsona bat lanaldi osoan kontratatzea berriro bultzatzea erabaki zuen, indarrean dagoen bitartean berdintasun zerbitzua emateko udal arteko Hitzarmenaren barruan sortzen diren beharrei erantzuteko.
Lanpostuak administrazioaren B mailari dagozkion ordainsariak izango ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onartutako Ordainsarien Behin-behineko Araudian eta Erroibarko Udalari aplika dakizkiokeen gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, baita esleitutako oinarrizko soldataren % 9ko lan-osagarria ere.
Lanpostuan bete beharreko funtzioak “Nafarroako toki entitateetako berdintasun arloen plangintza, kudeaketa eta ebaluaziorako ibilbidea” dokumentuaren araberakoak izango dira.
Eskakizunak:
-Graduko unibertsitate-titulua, unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidetzat jotako titulua, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehen hiru maila osoak gaindituta izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan egotea. (Eskatutako titulazio-baldintzak agiri bidez egiaztatu beharko dira)
-B2 mailako euskararen ezagutza, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatua, ofizialki baliokidetzat aitortutako titulazio bat edo izangaiak hizkuntza-maila nahikoa duela zehazten duen proba bat gainditzea.
-Espainiako B1 zirkulazio-baimena edo baliokidea Europar Batasunaren barruan, norberaren ibilgailua izatea eta zerbitzua ematen den lurraldean mugitzeko prestasuna izatea.
– Ordutegi-malgutasunerako prestasuna, zerbitzuaren beharren arabera
-Proba berdintasunaren arloko ezagutza-test bat izanen da eta curriculumaren balorazioa egingo da puntuazio honen arabera:
-Proba teorikoa: gehienez ere 70 puntu.
-Prestakuntza espezifikoa: gehienez ere 10 puntu.
-
Unibertsitateko graduondoko ikasketa amaituak izatea, berdintasun-agenteari dagokionez. Unibertsitateko goi-mailako hezkuntza-sistemako prestakuntzako 200 orduko 2 puntu emango dira, gehienez ere 8 puntu. Ez dira baloratuko 200 prestakuntza-ordu baino gutxiagoko ikasketak. Gutxieneko prestakuntza hori gainditu ondoren, 200 ordutik beherako zatikietarako, dagokion puntuazio proportzionala emango da.
-
Berdintasun-agente izateko amaitutako ikastaroak, administrazio publikoek antolatuak. 10 orduko 0,25 puntu emango dira, eta gehienez 2 puntu. Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak. Gutxieneko iraupen hori gainditu ondoren, 10 ordutik beherako zatiei dagokien puntuazio proportzionala emango zaie.
-
Lan-esperientzia berdintasun-agente gisa: gehienez ere 20 puntu.
Kontratazioa hasteko gutxi gorabeherako data irailaren 19a da. Kontratuak 2025eko maiatzaren 7ra arte iraungo du.
Hautaproba irailaren 12an egingo da, 10:30ean, Erroibarko udaletxean.
Kontratazio honekin interesa dutenek Agoizko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan, hark kudeatuko baitu aipatutako lan-eskaintza.