Etxeko hondakinen bilketa eta kudeaketa zerbitzuaren 2024 urteko tasaren informazioa
Azkeneko berriak, Udalaren jakinarazpenak
Mankomunitateak hondakinak biltzeagatik aplikatzen duen tasak berekin dakar, halaber, Nafarroako Hondakinen Partzuergoari ematen zaion TRATAMENDU PARTZUERGO TASA, Nafarroako hondakinen tratamendu bateratuak dakarren kostua ordaintzeko.
Mankomunitatearen tasak mantendu egin dira 2023. urtearekin alderatuta, eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren tasak, berriz, %3a igo da.
Azkenik, Mankomunitateak epe laburreko ordainketa-obligazioei aurre egiteko dituen diruzaintza-arazoak ikusita, eta Mankomunitatearen tasen igoera saihesteko, beharrezkoa da ordainagirien igorpena aurreratzea, eta dirua biltzeko epea borondatezko epean irekitzea ezarri da:
1go kobrantza: 2024ko otsailaren 26tik martxoaren 5era, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak 2024ko otsailaren 26an kobratuko dira.
2. kobrantza: 2024ko uztailaren 22tik uztailaren 30era, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak 2024ko uztailaren 22an kobratuko dira.
3. kobrantza: 2024ko azaroaren 20tik azaroaren 27ra, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak 2024ko azaroaren 20an kobratuko dira.